700 m2-tik gorako azalera erabilgarria osatzen dute Animaliategiak eta Operazio-gela Esperimentalak, eta ikertzeko eta irakasteko erabiltzen dira. IIS Biodonostiaren (-1) solairuan daude. Hiru lan-eremu bereizi daitezke. Barrera-eremu bat, operazio-gela esperimentalari dagokion eremua, eta estabulazio-eremua azkenik. Aipatutako eremuetan animali koloniak segurtasun-baldintza egokietan mantentzen dira, zorroztasun handiz kontrolatutako osasun- eta ingurumen-parametro batzuen arabera. Untxi, arratoi, sagu eta, batez ere, arratoi-modelo transgenikoen koloniak mantentzen dira bertan.

Instalazioak malgua izan nahi du eta ikerlariak dituen arazoei konponbide bat eman behar zaie bertatik. Sortu zenetik, animalia txiki, ertain eta handiekin (sagua, arratoia, untxia eta zerria) lan egiten duen instalazio bat da eta aholkularitza teknikoa eskaintzen die erabiltzaileei, aipatutako esperimentatzeko animaliei eta beren inguruneari buruz izan ditzaketen zalantzak edo arazoak argitzeko. Horrez gain, bere ardura da xede zientifikoekin erabiltzen diren animalien babesari buruz indarrean dagoen araudia betetzen dela ziurtatzea.

IIS Biodonostiaren filosofia homologatzeko, esperimentatzeko animalien hazkuntza-zentroen, hornitzaileen eta erabiltzaileen erregistroan izena emateko prozesu bat gainditu da, baita esperimentatzeko animalien establezimendu erabiltzaile gisa izena ematea ere. Bestalde, genetikoki eraldatutako organismoekin (GEO) erabilera konfinatuko operazioak egiteko instalazioen lehen-erabilerako jakinarazpena lortu da, eta I. motako instalazioetarako GEOren erabilera konfinatuko operazioen arrisku-ebaluazioa egin da.
IIS Biodonostiako animaliategia xede zientifikoekin erabiltzen diren animaliei buruz ikertzeko eta irakasteko laguntza-zerbitzu bat da eta barruko erabiltzaileek zein kanpokoek erabil dezakete.

Helburuak

Hauek dira plataformaren helburuak:

  • Ikerlariei animaliekin azterketa esperimentalak egiteko azpiegitura orokorra eskaintzea.
  • Prozedura esperimentaletan erabilitako animaliak osasun- eta ongizate-baldintza egokietan mantentzea eta leku egoki batean daudela eta behar dituzten zainketak ematen zaizkiela ziurtatzea.
  • Aholkularitza espezializatua eskaintzea prozedura esperimentalen diseinuan, animalia modeloa hautatzean, teknika kirurgikoak egitean eta abar.
  • Hainbat teknika esperimental egiteko laguntza eskaintzea.
  • Animalien ongizatea zaintzea eta diseinu esperimentala indarrean dauden arauetara egokitzea.
  • Xede esperimentalekin erabiltzen diren animalien babesari buruz indarrean dagoen araudia betetzen dela ziurtatzea.
  • Langile esperimentatzaile/ikerlarien trebakuntza eta prestakuntza egokia dela ziurtatzea eta laguntza eskaintzea.
  • Animali modeloak aztertzea, ikertzea eta garatzea.

Animaliategiko lan taldea

 

Zerbitzuak

Tarifak

Zerbitzua eskatzeko formularioa