3D inprimaketa fabrikazio gehigarriko teknologia bat da, non materiala aurrez diseinatutako moduan geruzaz geruza banatzen den, pazientearen anatomia islatuko duen 3D modelo fisiko bat eraikitzeko. Hauek dira fabrikazio gehigarriko teknologia horrek biomedikuntzan dituen hiru erabilerarik ohikoenak:

  • Plangintza kirurgikoa hobetzeko modelo anatomikoen fabrikazioa.
  • Neurrira egindako tresna kirurgikoen, erabilera klinikoko giden eta ebakuntza barruko ekipamenduen sorrera.
  • Neurrira egindako protesien eta inplanteen fabrikazioa.

Biodonostia Osasun Ikerketa Institutuaren 3D inprimaketarako diziplina anitzeko plataforma berria (3DPP) 2018ko abenduan jarri zen abian, eta elkarren mendeko bi unitatez osatuta dago:

  • 3D Biomodelatze Unitatea”, Donostialdea ESIan egoitza duena eta biomodeloen arloan zerbitzu egiten duena. Gaixotasunen modelizazioa da biomodelatzea (batez ere tumoreena), pazienteen hurbilketa kirurgikoa hobetzeko eta ebakuntzetarako denborak laburtzeko, baita inplante protesikoak pertsonalizatzeko ere.
  • 3D Biofabrikazio Unitatea”, cInstitutuaren bigarren solairuan egoitza duena eta zelulen eta ehunen bioinprimaketaren arloan zerbitzu egiten duena, medikuntza birsortzailean oinarritutako hurbilketetan erabiltzeko.

Mugarriak – 3D Inprimaketarako Diziplina Anitzeko Plataforma

 

Zerbitzuak