ZEREGINA

Biodonostia Osasun Ikerketa Institutuaren egitekoa da Gipuzkoako Osasun Sistema Publikoaren erreferentziazko I+G+b zentroa izatea, translazio izaerako eta Euskadi mailan entzutetsu handiko bikaintasuneko jarduera zientifiko eta berritzaileen garapenaren lidergoa hartuz eta sinergiak sortuz enpresa arloarekin, gaixoen eta gizartearen onura ekarriko duten erantsitako balioko proiektuak garatu ahal izateko.

IKUSPEGIA

Erreferentziazko zentroa izatea zahartzearen, doitasun-medikuntzaren eta osasun berrikuntzaren arloetako ikerketari dagokionean eta eragile dinamizatzailea izatea bere lurraldean ezagutzaren trukatzea sustatzeko, beti ere bikaintasuna eta erabateko kalitatea bermatuz antolakuntza-ikuspuntutik eta arreta guztia biztanleriaren beharretan jarriz.

BALIOAK

  • Ÿ Bikaintasun Zientifikoa.
  • Ÿ Kohesioa.
  • Ÿ Eraginkortasun eta jasangarritasuna.
  • Ÿ Erabateko kalitatea.
  • Ÿ Berrikuntza.
  • Ÿ Nazioartekotzea.
  • Ÿ Gaixoa, funtsezko ardatza.
  • Ÿ Gizartera itzultzea.

Ondokoak dira institutuaren xedeak:

  • Ikerketa biomedikoa, epidemiologikoa, Osasun Publikoaren arlokoa eta osasun zerbitzutan sustatzea.
  • Ÿ Osasun sistemaren programak eta politikak zientifikoki oinarritzea.
  • Ÿ Translazio izaerako ikerketa lehenestea, hau da, ezagutza zientifikoa praktika klinikora eramatea bilatzen duen ikerketa, nazioarteko gomendioekin bat.

Biodonostia OII irabazi asmorik gabeko erakundea da, 2014an onura publikoko elkarte aitortua, bere jardueraren bitartez guztien ongia lortzen laguntzen duenez eta, horretarako, altruismo-, eskuzabaltasun-, elkartasun- eta aniztasun- balioak gauzatzen dituenez.