BIODONOSTIA OSASUN IKERKETAKO INSTITUTUAREN ORGANOAK

Jarraian adierazi dira IIS Biodonostiaren antolakuntzaren eta funtzionamenduaren oinarrian dauden organoak:

  • Zuzendaritza-organoak: IIS Biodonostiaren zuzendaritza-organoak dira: Batzar Orokorra, Zuzendaritza Batzordea, Batzorde Iraunkorra eta Zuzendari Zientifikoa.
    • BATZAR OROKORRA Institutuko kide ELKARTU guztiek osatzen dute eta erabakiak hartzeko eta agintzeko organo gorena da. IIS Biodonostiaren Estatutu erregistratuetan adierazi dira bere eginkizunak, eta horiez guztiez gain, bere eginkizunak dira barne-araubidearen arabera BATZAR OROKORRARI dagozkionak.
    • ZUZENDARITZA BATZORDEA. BATZAR OROKORRAREN politikak eta akordioak gauzatzeko eskuduntza duen organoa da.
      • Osaera:
        • Eusko Jaurlaritzako osasun-sailburua izango da lehendakaria.
        • Osakidetzako zuzendari orokorra izango da lehendakariordea.
        • Donostia Unibertsitate Ospitaleko zuzendari kudeatzailea izango da idazkaria.
        • Kargu hauek dituzten pertsonak izango dira batzordekideak:
          • Eusko Jaurlaritzako Ikerketa eta Berrikuntza Sanitarioko Zuzendaritza.
          • Donostiako Unibertsitate Ospitaleko Zuzendaritza Medikoa
          • Batzar Orokorrak izendatutako Asistentzia Nukleoko kidea.
          • Fundación Vasca de Investigación e Innovación Sanitaria/Bio Eusko Fundazioaren ordezkari bat.
          • Adostutako beste Erakunde batzuetako ordezkariak.
          • Eusko Jaurlaritzako Garapen Ekonomiko eta Lehiakortasun Saileko ordezkari bat.
          • Euskal Herriko Unibertsitateko ordezkari bat.
          • Gipuzkoako Foru Aldundiko ordezkari bat.
          • Euskadiko Parke Teknologikoko Zuzendaritza Orokorreko Zuzendaritza Orokorreko ordezkari bat.
          • Ikerketa Zentroetako, Ikerketa Kooperatiboko Zentroko eta Adostutako Elkarte edo Enpresetako bi ordezkari.
          • OSATEK-eko ordezkari bat.
          • Carlos III. Institutuko ordezkari bat.
        • Gainera, gonbidatu gisa batzarretan parte hartuko dute, hitzarekin baina botorik gabe, BIODONOSTIAko Zuzendari Zientifiko eta BIODONOSTIAko gerente karguak dituzten pertsona guztiek eta Institutuaren Lege Aholkularitzako eginkizunak dituzten guztiek.
    • BATZORDE IRAUNKORRA. Zuzendaritza Batzordeko kide hauek osatuko dute.
      • Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburua.
      • Donostiako Unibertsitate Ospitaleko Zuzendari Kudeatzailea.
      • Eusko Jaurlaritzako Ikerketa eta Berrikuntza Sanitarioko Zuzendaritza.
      • Eusko Jaurlaritzako Garapen Ekonomiko eta Lehiakortasun Saila.
      • Euskal Herriko Unibertsitatea EHU.
  • IIS Biodonostiaren Partaidetza Organoen osaera eta eginkizunak.
    • IKERKETA BATZORDEko kideak dira:
      • IIS Biodonostiako zuzendari zientifikoa.
      • Koordinatzaile zientifikoa.
      • IIS Biodonostiaren Ikerketa Arlo bakoitzaren arduradunak edo arduradun horien ordezko pertsonak.
      • Ikerketa Talde desberdinek osatutako Arlo Heterogeneoen kasuan, Institutuko zuzendari zientifikoak lan-ildo desberdin bat garatzen du(t)en beste talde bat(zu)etako ordezkari bana aukeratzeko eskumena du
      • Institutuarekin hitzarmena duten erakundeen ordezkari bana, baldin eta erakunde horiek, aldez aurretik irizpide bat betetzeagatik, jada ordezkatuta ez badaude
  • IIS Biodonostiaren Aholkularitza Zientifikoko Organoen osaera eta eginkizunak.
    • KANPOKO AHOLKULARITZA BATZORDE ZIENTIFIKOA. Aholkularitza-organo bat da eta ikerketa biomedikoaren eta osasunaren zientzien esparruan ospe zientifiko eta profesional handia duten zientzialariek eta ikerketa-kudeatzaileek osatzen dute.
    • Euskal Autonomia Erkidegoan, MEDIKAMENTUEN GAINEKO IKERKUNTZA BATZORDE ETIKOA (mIBE) dugu, AEMPSek egiaztatua. Batzorde horrek saiakuntza klinikoak, behaketa-azterlanak eta zentro anitzeko ikerkuntza-proiektuak ebaluatzen ditu. Gainera, Biodonostia OIIk Gipuzkoako Osasun Arloko EBZ du, bere zerbitzuak Gipuzkoako lurralde osoari eskaintzen dizkiona, zentro bakarreko ikerkuntza-proiektuak ebaluatzeko.
    • Animalia azterketa eskatzen duten ikerketa proiektuen kudeaketa eta ebaluaziorako ANIMALI-ESPERIMENTAZIO ETIKA BATZORDEA (AEEB) dago. Batzordearen helburua da animalien ongizatea bermatzea eta diseinu esperimentala dauden araudietara egokitzea, proiektuen ondorio etikoen analisian ikertzaileekin kolaboratzen eta horrela eskatzen duten deialdietarako txostenak igortzea.