Izendapen horrekin UPV/EHUko Medikuntza Saileko eta Donostiako Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko Irakaskuntza Unitateko katedradun bakarra izango da

Luis Bujanda Fernández de Pierola, Donostialdea ESI – Biodonostia OIIko Gaixotasun Hepatikoak eta Gastrointestinalak Arloaren arduraduna, Euskal Herriko Unibertsitateko Medikuntza Saileko Katedraduna da 2019ko apirilaren 6tik, bere curriculuma, ikerketa lerroak eta irakaskuntzako eta ikerketako proiektua aurkeztu eta aldeztu ondoren.

Bujanda doktorea ANECAk akreditatu zuen katedraduna izateko 2014ko urriaren 13an. Bere curriculumean nabarmentzen dira Medline-Pubmeden indexatutako 320 argitalpenetik gora eta bere lanen 6.500 aipamen, 43ko Hirsch indizearekin. Azken urte honetan 1.000 aipamenetik gora egin zaizkie bere lanei.

Gaixotasun Hepatikoen eta Gastrointestinalen Arloaren arduradun gisa ongi zehaztutako ikerketa-lerroak dituzten hiru talde koordinatzen ditu: onkologia gastrointestinala, batez ere koloneko minbizian; Bañales doktoreak lideratutako gibeleko eta behazuneko gaixotasunena; eta García Etxebarria doktoreak eta D’Amato doktoreak koordinatzen duten genetika gastrointestinala. Guztira 11 doktorego-tesi zuzendu ditu eta 5 patenteren titularkidea da. Horrez gainera, 2016tik Espainiako Gastroenterologia Elkartearen lehendakaria da.

Doktoreak zuzentzen duen ikerketa-taldea UPV/EHUk, Eusko Jaurlaritzak, Biodonostia OIIk eta Osasun Ministerioak (CIBERehd) aitortuta dago, eta doktorego ondoko 4 ikertzailek eta doktorego aurreko 12k osatzen dute. Azken urte honetan milioi bat eurotik gora lortu ditu deialdi publikoetan (lurraldekoak, Estatukoak eta nazioartekoak).

Bujanda doktorearen izendapena garrantzi handikoa da unibertsitate ospitaleetan dagoen irakasle eta ikertzaile bokazio falta ikusita, eta UPV/EHUko Medikuntza Saileko eta Donostiako Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko Irakaskuntza Unitateko katedradun bakarra da. Jarduera asistentzialarekin, irakaskuntzarekin eta ikerketarekin duen lotura funtsezkoa da irakaskuntzaren eta klinikaren arloetan ikerketa suspertu eta sustatzeko

Zorionak Luis!!

Bujanda Dk-a Epai-mahiko ordezkariekin

Bujanda Dk-a Biodonostiako lantaldearekin