DESKRIBAPENA

Nazioarteko, nazioko, autonomia-erkidegoko eta tokiko erakunde finantzatzaileen ikerketarako laguntzen deialdi publikoak zein pribatuak kudeatzen dituen unitatea da.

Unitatearen helburu nagusia da baliabideak lortzea, IIS Biodonostia-Donostia Unibertsitate Ospitaleko zein berau osatzen duten zentroetako ikerlariek garatzen dituzten jarduera zientifikoak finantzatzeko.

ZERBITZUAK

  • Egunero berrikusten dira buletinak, aldizkariak, prentsa, erakunde finantzatzaileen webguneak eta abar, ikerketarako laguntzen deialdi berrien bila (proiektuak, GGBB, prestakuntza, hedapen zientifikoa eta abar).
  • Laguntzen deialdiak zabaltzea Institutuko ikerlarien artean zein berau osatzen duten zentroen artean.
  • Laguntzen deialdiak Institutuaren webgunean argitaratzea.
  • Aholkularitza agentzia finantzatzaileei laguntzen eskaerak prestatzeko (baldintzak, dokumentazioa eta abar).
  • Finantza-erakundeen laguntzen eskaerak berrikustea eta izapidetzea.
  • Ikerketa Klinikoko Batzorde Etikoak (IKBE) proiektuen ebaluazioa egiteko eskaerak izapidetzea.
  • Ikerlarien emateen ebazpenak zabaltzea eta kudeatzea eta akatsen zuzenketak izapidetzea.
  • Aholkularitza Laguntza Unitateei zein ikerlariei proiektuarekin erlazionatutako alderdi orotan.

 LANGILEAK

Marisabel Arzamendi Sesé: Proiektuen arduraduna
Tel.: + 34 943 006285
Email: mariaisabel.arzamendisese@osakidetza.eus

Marisol Blanco Sesma: Proiektuen Kudeaketa Ekonomikoaren arduraduna
Tel.: + 34 943 006252
Email: marisol.blancosesma@osakidetza.eus

Puy Morrás Elicegui: Laguntza-teknikaria
Tel.: + 34 943 006256
Email: puy.morras@osakidetza.eus

ESTEKAK

Laguntza deialdiak