DESKRIBAPENA

Kalitatezko ikerketa sustatzea eta ikerketarako kanpo-baliabideak lortzea da bere zeregina eta xede nagusitzat du beste ikerlari batzuei, Institutu barrukoei zein kanpokoei, laguntza metodologikoa eta bioestatistikoa ematea.

ZERBITZUAK

  • Proiektua bezeroarekin batera diseinatzen da. Proiektu-proposamen bat lantzen da, alderdi hauek guztiak barne hartuta:
    • Metodo teorikoa eta hipotesiak zehazten eta martxan jartzen dira.
    • Helburuak zehazten dira.
    • Ikerketa-estrategia aukeratzen da: diseinua.
    • Jarraituko den metodologia deskribatzen da: aztertuko den biztanleria, azterketan sartzeko eta kanpo uzteko irizpideak, laginketa mota, laginaren tamainaren kalkulua, aldagaien definizioa eta datuak biltzeko prozesua
    • Analisi estatistikoa egiteko plana diseinatzen da.
    • Mugak eta horiek ekiditeko edo minimizatzeko moduak aurreikusten dira.
  • Datu-baseak diseinatzen eta sortzen dira ikerketa-azterketetan erabiltzeko.
  • Analisi estatistikoa.
  • Emaitzen interpretazioa eta aurkezpena (taulak, grafikoak eta abar)..
  • Tresna estatistikoei buruzko irakaskuntza.

LANGILEAK

Cristina Sarasqueta Eizaguirre
Tel.: + 34 943 006077
Email:
 cristina.sarasquetaeizaguirre@osakidetza.eus