DESKRIBAPENA

Giza Baliabideen Unitatea arduratzen da Institutuko langileen administrazio eta kudeaketa eraginkorra egiteaz. Laneko indarra eraginkortasunez bideratzea du xedetzat, zentroaren helburu orokorrak betetzeko.

ZERBITZUAK

GGBB sailean zeregin hauek garatzen dira:

  • Lanpostuen deskribapena eta analisia: eskainiko den lanpostuaren xede orokorra eta erantzukizunak, postuaren funtzioak eta postua beteko duen pertsonak eduki beharreko kualitateak deskribatzean datza.
  • Langileak biltzea eta hautatzea: prozesu baten bi fase gisa ulertzen dira. Postu huts bat edo berri bat sortzean hasten da prozesua. Postu horretarako izangaiak Institutuko barruko zein kanpoko langileak izan daitezke. Izangaia Institutuan sartzean eta ekintza-esparrura eramatean amaitzen da prozesua.
  • Kontratuen altak eta bajak izapidetzea.
  • Langileen administrazioa: hainbat alderdirekin erlazionatutako administrazio-zereginak: absentismoaren kontrolak, baimenak, soldatak kitatzea, bertaratzeak eta abar.
  •  Nominak ordaintzea eta gizarte-segurantzako zergak eta PFEZren likidazioak.
  • Langileak gaitzea, administratzea eta kudeatzea Institutuan dauden bitartean.
  • Ikerketa Taldeen langileen erregistroa mantentzea.
  • Prebentzioa eta higienea-segurtasuna lanean: lan-arriskuen eta –gaixotasunen diagnostikoa eta prebentzioa barne hartzen dira, langilea bere lan-giroan aztertuz. Jarduera hau langileen osasun-maila egoki bati eusteko gai diren baldintza pertsonalak eta materialak ziurtatzera zuzentzen da batez ere. Modu horretara, lan-giro seguru bat lortzen da, izan ere, langile bakoitzari bere lanpostuaren arabera dituen arriskuetatik babesteko beharrezkoak diren babes-elementu pertsonalak ematen zaizkio.

LANGILEAK

Amaia Pedruzo Suso:  Giza Baliabideen Arduraduna
Tel.: +34 943 006290
Email: amaia.pedruzo@biodonostia.org

Aitor Gil Azkue:  Giza Baliabideen Teknikaria
Tel.: +34 943 006290
Email: aitor.gil@biodonostia.org

ESTEKAK

On line enplegu-eskaintzak kontsultatzeko plataforma