DESKRIBAPENA

Institutuaren kudeaketa ekonomiko-administratiboaz arduratzen den unitatea. Helburu hauek ditu:

  • Kontrolatzeko eta betearazteko programak ezartzea eta mantentzea, aurrekontua, finantzak eta kontabilitatea legearen arabera eta eraginkortasunez gauzatzen direla ziurtatzeko.
  • Aholkularitza eta informazio pertsonalizatua eskaintzea Institutuaren barruko langileei (ikerlariak, medikuak eta abar) zein kanpokoei (bezeroak, hornitzaileak eta abar).
  • Ikerlariei tresna bat eskaintzea, Interneterako konexioa duen edozein terminal informatiko erabiliz (ordenagailua, mugikorra eta abar), gure webgunetik beren proiektu/entsegu klinikoei buruzko informazio berehalakoa eta eguneratuta eskuratzeko. Modu horretara, kudeaketa ekonomikoaren gardentasuna ziurtatuko da, gainera

ZERBITZUAK

  • Proiektuen kudeaketa ekonomikoa:
    • Proiektuburuei beren ikerketa-proiektuei dagokien informazio ekonomikoa jakinaraztea eta aholkularitza eskaintzea.
    • Proiektuei egotzitako gastuak baliozkotzea eta proiektuen hautagarritasuna egiaztatzea
    • Finantzaketa egiten duen entitateari luzapenen eskaerak eta/edo kontu-sailak aldatzeko eskaerak izapidetzea
    • Ikerketa-proiektuen memoria ekonomikoak prestatzea, bai jarraipenekoak bai azken memoriak
    • Ikerketa-proiektuen kontuak ikuskatzea.
  • Akordioen kudeaketa ekonomikoa: kontratuak, hitzarmenak, dohaintzak eta abar
    • Proiektuburuei eta akordioen izenpetzaileei informazio eta aholkularitza ekonomikoa eta legala ematea.
    • Beharrezkoa den dokumentazioa izapidetzea
  • Institututik eskainitako zerbitzuei dagokien fakturazioa jaulkitzea eta jaulkitako fakturen kobrantzak kontrolatzea.
  • Zerbitzuak erosteko edo kontratatzeko institutuaren prozedurak DUOko kontratazio-zerbitzuarekin koordinatzea, 2007ko urriaren 30eko 30/2007 Legearen arabera.
  • Ikerlariei aholkularitza eskaintzea eta pasahitzak ematea, Institutuaren webguneko on line proiektuen plataformatik beren dokumentuak bistaratzeko.

LANGILEAK

Marisol Blanco Sesma: Proiektuen Kudeaketa Ekonomikoaren eta Administrazioko Arduraduna
Tel.: +34 943 006252
Email: marisol.blancosesma@osakidetza.eus

Nerea Espilla Bengoetxea: Proiektuen Kudeaketa Ekonomikoko Teknikaria
Tel.: +34 943 006134
Emailnerea.espilla@biodonostia.org

Sandra Sousa Rodrigues: Proiektuen Kudeaketa Ekonomikoko Teknikaria
Tel.: +34 943 006076
Email: sandra.sousa@biodonostia.org

Irene Martínez del Valle: Laguntza-teknikaria
Tel.: +34 943 006135
Email: irene.martinezdelvalle@osakidetza.eus

ESTEKAK

Administrazio-kontratazioen on line plataforma
Proiektuen on line plataforma