DESKRIBAPENA

Ziurtapena lortu duenetik, Biogipuzkoa Osasun Ikerketako Institutuak bere Plan Estrategikoaren jarraipena eta berrikuspena egiten du etengabe, Ikerketa Institutu bikain bat izatera iristeko helburuarekin. Eta horretarako, ikerketa eta kudeaketaren kalitatea ezagutzeko adierazleak ezarri behar dira eta horien jarraipena egin behar da.

Xede horrekin, eta 279/2016 Errege Dekretuan, ekainaren 24koa eta Osasun Ikerketako Institutuen ziurtapenari buruzkoa denean ezarritakoaren arabera (2016ko uztailaren 5eko 161. BOE), Ebaluazio-Kalitate Unitatea arduratzen da IIS Biodonostiako Unitateei euskarria emateaz Institutuaren ziurtapena lortzeko.

Bestalde, Institutuan ezarrita dauden kudeaketa-prozesuen jarraipena egiten du, eta horretarako, adierazleak ebaluatzeko eta ustiatzeko sistema bat ezarri da. Aipatutako adierazleak funtsezkoak dira IIS Biodonostiak bezala etengabeko hobekuntza bilatzen duen sistema dinamiko baten baitan erabakiak hartzeko.

Biogipuzkoa OIIk, etengabeko hobekuntzako espiritua Erakundearen filosofian aplikatuta, prozesu bati ekin dio kalitatearen kudeaketa-sistema bat ezartzeko, 2017aren amaieran UNE-EN ISO 9001:2015 Arauaren arabera ziurtatzea lortu duena.

Ziurtapenak ikerketari laguntzeko bost zerbitzu plataforma hauek hartu ditu barnean: Zelula Hazkuntza, Diagnostiko molekularra, Genomika, Histologia eta Ikerketa klinikoa.

Gero, epe ertainera eta hobekuntza-asmo horren ondorioz, beste plataforma batzuek bat egingo dute aipatutako arauak babestutako jardueren nondik norakoarekin.

 

Ikusi Ziurtapena

Ikusi gure Kalitate Politika

Ikusi Kalitatea Kudeatzeko Sistemaren aplikazio eremua

 

ZERBITZUAK

  • Jarraipen-adierazleen sistema mantentzea.
  • Osasun Ikerketako Institutu gisa berriro ziurtatzeko prozesuak kudeatzea.
  • Gobernu-Organoei eta Kalitate Batzordeari informazioa ematea erabakiak hartzeko. Besteak beste, emaitzak berrikusi, informazioa aztertu eta hobekuntzarako proposamenak barne hartzen dira
  • IIS Biogipuzkoaren Kalitate Estrategiaren ezarpen, jarraipen eta ziurtapenerako prozesuak koordinatzea

LANGILEAK

Olatz Arrizabalaga Garde: I+G+b Kudeaketa eta Koordinazio Zientifikoa.
Tel.: + 34 943 006001
Email: olatz.arrizabalaga@biodonostia.org

Julián de Frutos Soto: Ebaluazio-Kalitate Unitateko Arduraduna.
Tel.: + 34 943 006129
Email: julian.defrutos@biodonostia.org