DESKRIBAPENA

Berrikuntzan Laguntzeko Unitatearen eginkizuna kultura berritzailea laguntzea, indartzea eta zabaltzea da. Horretarako, testuinguru egoki bat sortu eta eskaini behar da, erakunde askoren artean diziplinarteko taldeak antolatu eta lan egiteko. Izan ere, talde horien ardura izango da teknologiak diseinatzea, oraindik erantzunik ez duten arazo klinikoak konpontzeko.

Unitate honen helburua da ideiak pazientearentzako onura eta herrialdearentzako aberastasun bihurtzea.

Helburu horrekin, Unitateak UNE 166002:2021 arauaren —“I+G+b-a kudeatzeko sistemak”— jarraibideak aplikatzen ditu eta, arau horrekiko koherentzia berresteko, bere sistemaren ziurtapena dauka, AENORek emandakoa.

Ikus ziurtagiria

Sistemaren dokumentuen artean daude I+G+b politika eta Biogipuzkoa OIIk duen prozesu estrategiko honen etorkizunerako kudeaketari eta planteamenduari buruzko asmoen aitorpena, arauzko eskakizuna den heinean Institututik kanpoko alde interesdunentzat eskuragarri jarri beharrekoa.

Ikus gure I+G+b politika

Donostiako testuinguru berezian, bertan elkartzen baitira osasunaren arloko I+G+b, unibertsitateak, ikerketa-zentroak, zentro teknologikoak eta enpresak, Unitatea da Euskadiko lehenengo Osasun Ikerketako Institutuko kideen eta adierazitako gainerako erakunde eta enpresen arteko lotura.

Berrikuntzan Laguntzeko Unitateak Teknologia Mediko eta Sanitarioen Berrikuntza Sarean (ITEMAS ISCIII) parte hartzen du (2021etik aurrera OSNren gaitasun industrialen dinamizazioa eta berrikuntza eta horiek ekoizpen-sektorera transferitzea deituko dena) eta ikerketa traslazionala sustatu nahi du aipatutako sarearen bitartez. Horretarako, berrikuntza sortu behar da teknologia eta material sanitarioaren sektore ez-farmakologikoan, ekipamendu, gailu, erreaktibo, material eta osasuneko IKTei dagokienez. Gaur egun Biogipuzkoa OII-a Plataformako Koordinatzaileari laguntza eman eta euskarri lanak egiten dituen  ITEMAS ISCIII-eko Zuzendaritza-Kontseiluaren parte da.

logoItemasIsciiiGRIS

Era berean, Berrikuntzan Laguntzeko Unitatearen bitartez, Institutuak REFBIO II Pirinioetako Ikerketa Biomedikoko Mugaz Gaindiko Sarean hartu du parte. Sarea POCTEFA (Espainia-Frantzia-Andorra INTERREG V-A Lurralde Lankidetzako Programa) programa europarraren bitartez finantzatzen da, hiru herrialdeen arteko mugako lurraldean garapen iraunkorra sustatzeko.

Aurretik, REFBIO I-en lankidetza-ikerketako bederatzi proiektu garatu ziren. IIS Biogipuzkoak proiektu horietan hartu zuen parte.

 

ZERBITZUAK

Unitatearen lana lankidetza publiko-pribatuaren ondorioz lortutako I+G emaitzak gizartera eramatera zuzentzen da funtsean:

ARGITALPENAK

ARTIKULUAK
GIDALIBURUAK

ESKATU ETA ESLEITUTAKO PATENTEEN ZERRENDA

MERKATUKO PRODUKTUAK

  • Kit Serotipado Pneumococo.
  • Gibelean zenbat koipe dagoen adierazten duten odoleko markatzaileak detektatzeko testa, gaixotasun-arriskua kuantifikatzea ahalbidetzen du (OWL Fat).
  • Gibel koipetsu ez-alkoholikoaren gaixotasuna eragin dezaketen DNAren aldaketei loturiko odoleko markatzaileak detektatzeko testa (OWL Genomics).

 

LANGILEAK

Berrikuntzan Laguntzeko Unitateko taldea honako kide hauek osatzen dute:

      • Maider San Torcuato Labaien: Berrikuntzan Laguntzeko Unitateko Berrikuntzaren Kudeaketako Teknikaria.
          • Dra. Arantza Abad Alba: Berrikuntzan Laguntzeko Unitatearen Kudeaketaren arduraduna.
          • Dra. Olatz Arrizabalaga Garde: I+G+b Kudeaketa eta Koordinazio Zientifikoa.
          • Dra. Amaia Del Villar Álvarez: Berrikuntzan Laguntzeko Unitateko Kanpo Agenteekiko Koordinazioa.
          • Marisabel Arzamendi Sesé: Proiektuen Unitateko Arduraduna. I+G+b proiektuen kudeaketa administratiboa. Finantzaketa lehiakorraren bilaketa.
          • Julián de Frutos Soto: Ebaluazio-Kalitate Unitateko Arduraduna. Berrikuntzan Laguntzeko Unitateko Goi Mailako Teknikaria, AENORek ziurtatutako I+G+b kudeatzeko sistemarako, UNE 166.002 arauan oinarrituta.
          • Catalina Arrieta Villalante: Berrikuntzan Laguntzeko Unitateko Transferentzia Teknologikoaren Teknikaria.
          • Itxaso Calbano Osinaga: Berrikuntzan Laguntzeko Unitateko Metodologoa-Estatistikaria.
          • Álvaro Ricón Rivera: Berrikuntzan Laguntzeko Unitateko Berrikuntza Digitaleko Teknikaria. 
          • Maider San Torcuato Labaien: Berrikuntzan Laguntzeko Unitateko Berrikuntzaren Kudeaketako Teknikaria. 
          • Sonsoles García García: Administrazio Teknikaria.

HARREMANETAN JARTZEKO

Julián de Frutos Soto
Tel.: + 34 943 006129
Email:
innovacion@biodonostia.org