DESKRIBAPENA

Berrikuntzan Laguntzeko Unitatearen eginkizuna kultura berritzailea laguntzea, indartzea eta zabaltzea da. Horretarako, testuinguru egoki bat sortu eta eskaini behar da, erakunde askoren artean diziplinarteko taldeak antolatu eta lan egiteko. Izan ere, talde horien ardura izango da teknologiak diseinatzea, oraindik erantzunik ez duten arazo klinikoak konpontzeko.

Unitate honen helburua da ideiak pazientearentzako onura eta herrialdearentzako aberastasun bihurtzea.

Helburu horrekin, Unitateak UNE 166002:2014 arauaren —“I+G+b-a kudeatzeko sistemak”— jarraibideak aplikatzen ditu eta, arau horrekiko koherentzia berresteko, bere sistemaren ziurtapena dauka, AENORek emandakoa.

Ikus ziurtagiria

Sistemaren dokumentuen artean daude I+G+b politika eta Biodonostia OIIk duen prozesu estrategiko honen etorkizunerako kudeaketari eta planteamenduari buruzko asmoen aitorpena, arauzko eskakizuna den heinean Institututik kanpoko alde interesdunentzat eskuragarri jarri beharrekoa.

Ikus gure I+G+b politika

Unitate honetan elkartzen dira Euskadiko Osasun Ikerketako lehen institutuaren kideak, hain zuzen ere Donostia hiri ikusgarrian. Donostian daude, halaber, institutuko kide diren osasun-arloko I+G, unibertsitateak, ikerketa-zentroak, teknologia-zentroak eta enpresak.

Berrikuntzan Laguntzeko Unitateak Teknologia Mediko eta Sanitarioen Berrikuntza Sarean (ITEMAS) parte hartzen du eta ikerketa traslazionala sustatu nahi du aipatutako sarearen bitartez. Horretarako, berrikuntza sortu behar da teknologia eta material sanitarioaren sektore ez-farmakologikoan, ekipamendu, gailu, erreaktibo, material eta osasuneko IKTei dagokienez. Gaur egun Biodonostia OII-a Plataformako Koordinatzaileari laguntza eman eta euskarri lanak egiten dituen  ITEMAS-eko Zuzendaritza-Kontseiluaren parte da.

logoItemasIsciiiGRIS

Era berean, Berrikuntzan Laguntzeko Unitatearen bitartez, Institutuak REFBIO II Pirinioetako Ikerketa Biomedikoko Mugaz Gaindiko Sarean hartu du parte. Sarea POCTEFA (Espainia-Frantzia-Andorra INTERREG V-A Lurralde Lankidetzako Programa) programa europarraren bitartez finantzatzen da, hiru herrialdeen arteko mugako lurraldean garapen iraunkorra sustatzeko.

Aurretik, REFBIO I-en lankidetza-ikerketako bederatzi proiektu garatu ziren. IIS Biodonostiak proiektu horietan hartu zuen parte.

 

ZERBITZUAK

Unitatearen lana lankidetza publiko-pribatuaren ondorioz lortutako I+G emaitzak gizartera eramatera zuzentzen da funtsean:

ARGITALPENAK

ARTIKULUAK
GIDALIBURUAK

ESKATU ETA ESLEITUTAKO PATENTEEN ZERRENDA

MERKATUKO PRODUKTUAK

LANGILEAK

Julio Arrizabalaga doktoreak zuzentzen du Berrikuntzan Laguntzeko Unitateko taldea eta bera da, halaber, Teknologia Mediko eta Sanitarioen Berrikuntza Plataformako (ITEMAS) arduraduna. Honako kide hauek osatzen dute taldea:

  • Dra. Arantza Abad Alba: Berrikuntzan Laguntzeko Unitatearen Kudeaketaren arduraduna.
  • Dra. Olatz Arrizabalaga Garde: I+G+b Kudeaketa eta Koordinazio Zientifikoa.
  • Dra. Amaia Del Villar Álvarez: Berrikuntzan Laguntzeko Unitateko Kanpo Agenteekiko Koordinazioa.
  • Dr. Ander Izeta Permisán: Berrikuntzan Laguntzeko Unitatearen barruan garatzen diren proiektuen alderdi zientifikoaren arduraduna.
  • Ignacio Aguirrezabala Herreras: Berrikuntzan Laguntzeko Unitateko Berrikuntzaren Kudeaketako Teknikaria.
  • Helga Anso Amenabar: Berrikuntzan Laguntzeko Unitateko Transferentzia Teknologikoaren arduraduna. Aholkularitza ikerlariei Jabetza Intelektualari edo ta Industrialari, Lankidetza-Akordioei eta Ustiapenari buruz.
  • Marisabel Arzamendi Sesé: Proiektuen Unitateko Arduraduna. I+G+b proiektuen kudeaketa administratiboa. Finantzaketa lehiakorraren bilaketa.
  • Julián de Frutos Soto: Ebaluazio-Kalitate Unitateko Arduraduna. Berrikuntzan Laguntzeko Unitateko Goi Mailako Teknikaria, AENORek ziurtatutako I+G+b kudeatzeko sistemarako, UNE 166.002 arauan oinarrituta.
  • Amaia Rodríguez Fernández: Osasun Zainketa Jardueren Koordinazioa.

HARREMANETAN JARTZEKO

Julián de Frutos Soto
Tel.: + 34 943 006129
Email:
innovacion@biodonostia.org