Indicate Solutions Osasuneko Berrikuntza eta Teknologiaren Europako Institutuaren (EIT Health) Headstart programan parte hartuko duten 16 startupetako bat da. Programa horrek 50,000 eurorainoko laguntza eta finantzaketa eskaintzen du, sortzen ari diren konpainiek beren berrikuntzak gara ditzaten.

Aurkeztutako 69 eskaeretatik aukeratutako berrikuntzak lau kategoriatan banatzen dira: gailu medikoak (Medtech), bioteknologia (Biotech), osasun digitala (Digital Health) eta COVID-19ren aurkako irtenbideak.

Indicate Solutions-ek odol lagin baten bitartez, modu azkar, merke eta fidagarrian diagnostikatzeko gailu bat garatu du minbizia eta gaixotasun infekziosoak diagnostikatzeko, haurdunaldi-probaren antzeko formatu batean, eta beharrezkoa den une eta tokian erabil daiteke. Sendagileei tratamendu-erabaki azkarrak hartzeko eta pazienteen bizitza hobetzeko aukera ematea da konponbidearen helburua.

Indicate Solutions tiene su origen en un proyecto multidisciplinar liderado por el Dr. Charles Lawrie, Responsable del Área de Oncología del IIS Biodonostia, (además de CEO interino de Indicate Solutions), y en el que participan también CIC BiomaGUNE, Polymat, DIPC y Ceit-IK4.

Indicate Solutions proiektu multidiziplinar batean du abiapuntua, Biodonostia OIIko Onkologia Arloko arduraduna den Charles Lawrie doktorea buru duena (Indicate Solutions-en bitarteko CEOaz gain), eta CIC BiomaGUNEk, Polymatek, DIPCk eta Ceit-IK4k ere parte hartzen dutelarik.

Espainiako enpresak EIT Health-ek Europa osoan hautatu dituen 89 proiektuen artean daude. EIT Health-en helburua da haiek garatutako produktu eta zerbitzu berritzaileen garapena eta merkaturatze-denbora bizkortzea, Europako pazienteen eta herritarren bizitza hobetzeko.

Informazio zabalagoa:

https://eithealth.eu/news-article/eit-health-announces-start-ups-selected-for-2020-headstart-programme/

https://www.elreferente.es/sociales/16-startups-espanolas-seleccionadas-para-el-programa-headstart-de-eit-health-35169