Javier Olascoaga Dk.

Datorren abenduaren 18an Madrilen banatuko dira Merck Salud Fundazioak ematen dituen esklerosi anizkoitzarekiko elkartasun-sarien II. ekitaldiko sariak. Neurologiaren Espainiako Elkartearen eta Garunaren Fundazioaren gizarte-abalarekin ematen dira sari horiek.

Orain arte Biodonostia Osasun Ikerketako Institutuan esklerosi anizkoitzeko taldea zuzentzeaz arduratu den Javier Olascoaga neurologoak jasoko du esklerosi anizkoitzarekin lotzen den profesionalari ematen zaion banako kategoriako saria. Kategoria hori esklerosi anizkoitza duten paziente guztientzat lana egiten duten, komunikazio-lana egiten duten eta borroka egiten duten pertsonei zuzentzen zaie. Kasu honetan esklerosi anizkoitza duen pazientearen, haren familiaren edo zaintzaileen bizitzaren esparruan lan egiten duen profesionala aintzatetsi nahi izan da.

Esklerosi anizkoitzarekiko elkartasun-sariak 2017an esklerosi anizkoitzaren arloan Espainiako lurraldean gehien baloratu edo aintzatetsi diren ideiei, pertsonei edo proiektuei zuzentzen zaizkie. Esklerosi anizkoitzarekin lotura duten kolektiboek edo pertsonek aurkezten dituzte, eta familiakoak, pazienteak, zaintzaileak, elkarteak, profesionalak, erakunde publikoak edo pribatuak, komunikatzaileak eta abar izan daitezke.

Olascoaga doktorearen kasuan, erretiroa hartzen duen doktore honen ibilbide osoa aintzatesten duen saria da.

Zorionak!

Merck Salud Fundazioak editatutako bideoa: