Zigiluak egiaztatu egiten du Osakidetzako Osasun Ikerketa Institutua giza baliabideetako bere politika modu eredugarri batean kudeatzen duen zentro bat dela, suspergarritzat eta onuragarritzat hartzen duena

 “Human Resources Strategy for Researchers” (HRS4R) sariak, Europako Batzordeak emanak, publikoki aintzatesten ditu Giza Baliabideetako politikak Europako Gutunean eta Kodean ezarritakoaren arabera garatzen dituzten ikerketa-institutuak, nazioarte mailan irekita dagoen lan-merkatu garden eta erakargarri bat sortzen laguntzen dutenak.

HRS4R zigilua lortu izanak aurrerapauso bat gehiago adierazten du Biodonostiak bikaintasunarekin hartua duen konpromisoan. Funtsezko elementu bat da, gainera, bere 2016-2020 Plan Estrategikoan, Biodonostiako kide guztien ekarpenekin eta partaidetzarekin landutakoan.

“Ikerketako Giza Baliabideen Bikaintasuna” zigilua jaso ondoren, Osakidetzako Osasun Ikerketa Institutua, Biodonostia, hasia da martxan jartzen etengabeko hobekuntzarako bere Plan Estrategikoan proposatutako ekintzak. Bestalde, Biodonostiak konpromisoa hartu du bi urtean behin autoebaluazio bat egiteko, baita kanpo-ikuskaritza bat ere lau urtean behin, Europako Batzordearekin lankidetzan.

Informazio gehiago hemen.