Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeko bideari eta gobernu onari buruzko abenduaren 9ko 9/2013 Legean aurreikusitakoari jarraikiz eta informazioaren argitalpena bideratzeko eta publizitate aktiboko betebehar horien betetzea ahalbidetzeko helburuarekin, Biodonostia Osasun Ikerketa Institutuak Gardentasun Atari hau jarri du herritarren esku.

Informazio instituzionala

Aplikatu beharreko araudia

Biodonostia OII-aren eraketa.

Biodonostia OII-aren Estatutuak.

Informazio gehiago Berrikuntza + Ikerketa + Osasuna Eusko Fundazioa BIOEF-en webgunean.

Betetzen dituen funtzioak

Biodonostia OIIa Donostialdea Erakunde Sanitario Integratuari atxikitako osasun-ikerketako institutu bat da, eta honako helburu hauek ditu: Gipuzkoako lurralde-eremuan ikerketa biomedikoa, epidemiologikoa, osasun publikokoa eta osasun-zerbitzuetakoa sustatzea, osasun-sistemako programak eta politikak zientifikoki oinarritzea eta zientzia-ezagutzak praktika klinikora bizkorrago eramatera bideratutako ikerketa traslazionalari lehentasuna ematea, nazioarteko gomendioen arabera, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuarekin egin dituen eta bere baitan garatutako I+G+Baren kudeaketa agintzen dioten lankidetza-hitzarmenei jarraikiz.

Institutuak pazientearengana zuzendutako ikerketa traslazionala sustatzen du Gipuzkoako lurralde historikoan, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuaren barruan, eta bertan garatzen den ikerketa-lan guztia babesten eta bultzatzen du. Institutuak erakunde eta diziplina anitzen elkarlanean oinarritutako egitura bat du, eta egitura hori baliatzen du herritarren osasuna hobetzeko egiten duen lanean.

Ikerketa biomediko eta sanitarioko institutuak akreditatzeari buruzko ekainaren 24ko 279/2016 Errege Dekretuan xedatutako baldintzetan eta adierazitako arauaren 3.2 artikuluan ezarritakoaren arabera, "Donostialdea" izeneko Erakunde Sanitario Integratuan txertatuta dagoen Donostia Unibertsitate Ospitalea da Biodonostia OIIaren oinarrizko gunea.

2008an Institutua sortu zenetik, makina bat une garrantzitsu bizi izan ditugu, ikerlariek, erakunde publikoek eta institutuaren finantzaketan lagundu duten entitateek hartutako konpromisoari esker. Une garrantzitsu horietako batzuk azpimarratzekotan, 2010ean eraikin berritua inauguratu zela eta 2011n Carlos III.a Osasun Institutuak Osasun Ikerketako Institutu gisa ziurtatu zuela esango dugu. Geroztik, 2016ean ziurtapen hori berretsi du,  Estatu osoan ziurtatuta dauden osasun-institutuen artean mantentzea lortuz gaur egun.

Institutuan garatzen den ikerketa gaika antolatutako 7 arlotan banatuta dago. Guztira 350 ikerlari inguru ari dira lanean, 27 taldetan. Aurrerapen zientifikoak sustatzeko helburuarekin, IIS Biodonostiak osaera benetan berezia duen institutu bat izatea lortu du, gainerako guztiengandik desberdina, Gipuzkoako eragile teknologiko garrantzitsuenak bere baitan bateratzea lortu baitu.

Donostialdea ESIa (Erakunde Sanitario Integratua) da erreferentziazko nukleoa , eta osasun-ikerketako institutu gehienen kasuan gertatzen den moduan, Unibertsitatea institutuko kide da. Gure kasuan, Euskal Herriko Unibertsitatea (EHU). Aipatutako nukleoaren barruan daude, modu berean, Gipuzkoako Foru Aldundia, Euskampus Fundazioa eta Ikerbasque Fundazioa. Ildo horretan, Ikerbasque Fundazioari esker, nazioarteko izen handiko langileak erakarri direla eta, ondorioz, ikerlarien masa kritikoa areagotzea lortu dela azpimarratu nahi dugu.

Institutu berezia dela diogu, berezi egiten baitute berau osatzen duten kideek. Institutuaren barruan daude Lehen Arreta, Eskualdeko Ospitaleak eta Gipuzkoako beste ESIak. Bestalde, Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkea ere Institutuko kide da. Ospitalea bertan dago kokatuta, eta bertan daude, halaber, oinarri teknologikoko zentro asko, eta horien artean, Institutuko kide direnak: Vicomtech, Cidetec, Osatek, Matía Institutu Gerontologikoa, BCBL eta Onkologikoa. Horiez gain, Institutuko Aginte Organoetako kide ez badira ere, Institutuarekin hitzarmena duten zentroek ere bertan dute beren egoitza: CIC nanoGUNE, CIC biomaGUNE, Tecnalia, CITA Alzheimer eta Gipuzkoako Poliklinikako Dr. Carlos Elosegui Fundazioa. Ikerketen xede diren gaien artean, hauek aipa daitezke: mikro eta nano bioteknologiak, biomaterialak, irudi molekularra, ikus-entzunezko teknologiak, e-osasuna, gerontologia, ezagutza, eta garuna eta hizkuntza.

Institutuaren helburuetako bat da nazioarteko osasun-ikerketan ereduzko zentro bihurtzea. Bestalde, Institutuaren ustez, lehentasunezkoa da teknologia medikoetan eta sanitarioetan berrikuntza sustatzea, baldin eta sistemaren iraunkortasuna lortzeko bidean aurrera egin nahi bada. Adierazitako guztia kontuan hartuta, ITEMAS Sarean (Teknologia Medikoen eta Sanitarioen Berrikuntzarako Sarea) parte hartzen du Institutuak eta Estatuko 31 nodoetako bat da. Gaur egun Biodonostia OII Plataformako Koordinatzaileari laguntza eman eta euskarri lanak egiten dituen  ITEMAS-eko Zuzendaritza-Kontseiluaren parte da. Halaber, REGIC —profesionalek eskatuta Espainian sortutako ikerketa klinikoko erakunde kudeatzaileen lehen elkartea— elkarteko kide da. Elkarteak esperientziak partekatzeko eta I+G+B sanitarioaren kudeaketan elkarrekintzako eta prestakuntzako espazio bat sortzeko helburuak dauzka.

Organigrama eta egitura

Biodonostia OII-aren organigrama eta egitura.

Urteko eta urte anitzeko planak eta programak

Biodonostia OII-aren 2016-2020 aldiko Plan Estrategikoa (gazteleraz).

Donostialdea ESIaren 2015-2019 aldiko Plan Estrategikoa (gazteleraz).

Osasun-arloko Ikerketa eta Berrikuntza Estrategia 2020 (gazteleraz).

Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Plana.

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren plan eta programen bilatzailea.

Betetze-maila eta emaitzak, eta neurketa eta balorazioko adierazleak

Biodonostia OII-aren 2017ko Memoria Zientifikoa (gazteleraz).

Biodonostia OIIaren Ikagure-BD Zahartze Estrategiaren 2017ko Memoria Zientifikoa (gazteleraz).

Garrantzi juridikoko informazioa

Ez da araurik sortzen eta, beraz, ez dira bidezko espedienteak bideratzen (legeen aurreproiektuak, erregelamenduen proiektuak, jarraibideak, instrukzioak, zirkularrak eta abar).

Eusko Jaurlaritzari dagokio arauak sortzea. Legegunerako esteka erantsi dugu; bertan, Eusko Jaurlaritzak berak argitaratutako garrantzi juridikoko informazio guztia dago bilduta.

Informazio ekonomikoa, aurrekontuari buruzkoa eta estatistikoa

Kontratuak
Biodonostia OII-ko Kontratatzailearen Profilerako sarbidea.

Aurreikusitako prozedura bakoitzaren bidez esleitutako kontratuen aurrekontu-bolumenaren araberako ehunekoari buruzko datu estatistikoak

Hitzarmenak eta kudeaketa-mandatuak
Biodonostia OII-ko 2018ko hitzarmen taula (gazteleraz).
Ez dago mandaturik Biodonostia OII-an.

Emandako diru-laguntzak eta laguntzak
Erakunde honek ez du kanpoko laguntzarik eta diru-laguntzarik ematen.

Aurrekontuak
Biodonostia OII-ren 2018-2019ko aurrekontuak (gazteleraz).

Urteko kontuak
Biodonostia OII-ren 2017.eko urtearen auditoretza-txostena (gazteleraz).

Kanpoko kontroleko organoen fiskalizazio-txostenak
Biodonostia OII-ren finantza informazio publikoa – Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia saila.

Goi-kargudunei buruzko informazioa
Ez dago goi-kargudunik.

Langileak eraginpean hartzen dituzten baimen-ebazpenak edo bateragarritasuna aitortzeko ebazpenak
Ez dago horrelako ebazpenik.

Informazio publikoa eskatzeko aukera

Gobernu Kontseiluaren 2015eko urtarrilaren 13ko erabakiak, informazio publikorako sarbideari, publizitate aktiboari eta gardentasunaren eta gobernu onaren kulturan aurrera egiteari dagokionez Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren funtzionamendu-neurriak onartzen dituenak, EAEko Administrazioarentzat eta haren sektore publikoarentzat informazio publikoa eskuratzeko eskaera guztien erregistro komun bat bermatu behar dela xedatzen du.

EAEko administrazio orokorraren eta haren sektore publikoaren eskaera guztiak informazio publikoa eskuratzeko eskubidea baliatzeko Zuzenean zerbitzuaren bitartez bideratu behar dira.