Euskadiren orgezkari gisa bertan izan da Itziar Vergara, Biodonostia Ikerketa-Institutuko Zahartzearen Ikerketa-Estrategiako Arlo Klinikoaren Arduraduna, zeinak L’Humain au cœur des préventions (Pertsona Prebentzioen Erdigunean) izeneko mahai-inguruan parte hartu duen.

Urriaren 10ean zahartzeari eta zilarrezko ekonomiari buruzko Silver Economy & Habitat izeneko VI. konferentzia europarra egin da Bordelen. Ekitaldi hori Akitania Berriko Eskualdearen zilarrezko ekonomiaren estrategian dago kokatuta, eta adinekoek dituzten beharrei buruzko eztabaida eta hausnarketa-esparru bat sortzea izan du helburu.

Foro horretan hainbat erakunde, enpresa eta adituk jardun dute mahai-inguru eta bestelako eztabaidaguneetan, zahartzeari lotutako gaien inguruko ideiak eta berrikuntzak aurkezten. Aurreko edizioetan domotika, hiri iraunkorrak edo mugikortasuna izan ziren hizpide; aurten, berriz, prebentzioak izan dira mintzagai. Konferentzia horretan Marie-Anne Montchamp izan da, Autonomiaren Aldeko Elkartasunerako Frantziako Kutxaren (CNSA) gaur egungo presidentea eta Elkartasun Estatuaren idazkari ohia.

Aurten Euskadi nazioarteko ekitaldi horretara gonbidatu dute, eta haren ordezkari gisa izan da bertan Itziar Vergara, Biodonostia ikerketa-institutuko Zahartzearen Ikerketa-estrategiako Arlo Klinikoaren arduraduna, zeinak L’Humain au cœur des préventions (Pertsona Prebentzioen Erdigunean) izeneko mahai-inguruan parte hartu duen.

Mahai-inguru horretan Euskadin martxan dauden zahartzearen inguruko ekimen nagusiak aurkeztu dira (adibidez, Euskadi Lagunkoia programa, Osakidetzaren Adinekoentzako Arreta-Plana, edo adinekoen jarduera fisikoa sustatzeko Mugiment programa. Ekimen horiei eta beste zenbaiti esker Euskadik kategoria goreneko Reference Site aitormena jaso du, bai eta bikaintasun-aipamen bat ere zahartze aktiboa eta osasungarria sustatzeko European Innovation Partnership on Active Healthy Ageing (EIP on AHA) programa europarrean. Aitormen horrek berretsi du Euskadi adinekikoekiko praktika onen politika eta programen eredu dela.

Topaketa honetan parte hartzea aukera paregabea izan da gai garrantzitsu honen inguruan euskal erakundeak egiten ari diren lana erakusteko, bai eta auzoko eskualde honekiko lankidetza-harremanak estutzeko ere.

Argibide gehiago: https://www.silverhabitat-bordeaux.com/