Angela Araujo eta Andrea Abaurrea

Ekainaren 30aren eta uztailaren 3aren artean, Amsterdamen izan da EACR25 Minbizia Ikertzeko Europako Elkartearen bi urtez behingo 25. Biltzarra. Edizio honetan, hain zuzen, 50. urteurrena betetzen du elkarteak. Biltzar ospetsuak maila goreneko txostengileak izan ditu eta bertan ikerketa-gai egungoenak eztabaidatu dira. Gainera, ikerketa onkologikoaren azken berrikuntzak aurkeztu dira, barne direla minbiziaren tratamendu eta diagnostikoaren azken aurrerapenak.

Biltzarraren barruan, Angela Araujo eta Andrea Abaurrea Biodonostia OIIko ikertzaileak saritu dituzte “European Association for Cancer Research” (EACR) elkartearen beketako batekin (EACR 50th Anniversary Bursaries). EACRek 50 beka eman dizkie ikertzaile gazteei, 200 eskabide baino gehiagoren artean.

Angela Araujo eta Andrea Abaurrea Onkologia Molekularreko taldeko doktoratu aurreko ikasleak dira, eta bularreko minbizian OSMR proteinak duen egitekoaren inguruko lana aurkeztu zuten. Biltzarrean parte hartu zuten, orobat, Onkologia arloko beste kide batzuek (Mikel Puga, Estefanía Carrasco García, Lorea Manterola eta María Muñoz Caffarel), euren ikerlanak aurkezteko.

Bestalde, aipatzekoa da Angela Araujo ikertzaileak aurretik EACRen beste beka bat (Travel fellowship) jaso zuela. Horri esker, aurtengo martxoa eta uztaila bitartean egonaldia egin zuen Londresko “Institut of Cancer Research” ospetsuan.

 

Kongresuaren Webgunea:

https://www.eacr25.org/
https://www.eacr25.org/bursaries