Bottom up proiektuak ekimen berriak dira, zerbitzu-erakundeetatik sortuak, eta asistentzia-sareko profesionalen lidergopean diseinatuta eta garatuta.  Ondorengoak daude sartuta: jardunbide egokiak, erabiltzaileei begira zerbitzuen kalitatea hobetzeko proiektuak, antolakuntza proiektu berritzaileak edo beste erakundeetan jadanik garatuta dauden ekimenak. Eta helburu dute profesionalen ekimen berritzaileak biltzea eta laguntzea, baldin eta erakundeen xede estrategikoekin bat badatoz eta diseinu egokia badute.  Proiektuon filosofia jakintza sortzea da eta erakunde sanitarioetan berritzeko gogoa sustatzea.

Donostialdea ESIko 2019. urteko Deialdian ESIko kide diren Osakidetzako pertsona orok dute proiektua aurkezteko aukera.

Proiektua aurkezteko asmoa izan dezakezuen horiek, Memoria prestatu aurretik esan iezaguzue (ekainak 11/13 baino lehen), Deialdiaren inguruan orientatu ahal izateko (arantza.abad@biodonostia.org 943 00 60 03 o 667 158 257).

Deialdi honetarako Ordezkaritzaren Oinarriez eta bete beharreko Eskaera Ereduaz gain, Donostialdea ESIren Lehenespenezko Irizpideak eta Proiektuen Puntuazio Irizpideak eskura dituzu ondorengo esteketan:

Aurtengo Eskaera Eredua aurreko urtekoa bezalakoa da.  Formulario beraren mugak kontuan hartuta, gomendatzen dizuegu betetzen hasi aurretik berrikustea, sor daitezkeen zalantzak argitu ahal izateko.

Donostialdea ESIk lehenetsiko dituen proiektuak gerora Lurralde Ordezkaritzak ebaluatuko ditu Deialdi honetako Oinarrietan jasotako Irizpideen arabera (1.3. Onartzeko eta baztertzeko irizpideak eta 2.3. Proiektuen balorazio eta onarpena).

Jarraian jaso ditugu kontuan hartu beharreko ezaugarri garrantzitsuenak:

  • Irizpideen lehentasunak izaera berritzailea duten Proiektuak garatzearekin izango du lotura. Zein lehenezpeko irizpideekin lerrokatzen den/diren aipatu.
  • Lurralde Ordezkaritzak ikerketa klinikoa eta prestakuntza planei buruzko proiektuak ezarri ditu baztertze-irizpide bezala (3. Onartzeko eta baztertzeko irizpideak).
  • Proiektuen memoria entregatzeko azken eguna: 2017/07/12eko 13:00
  • Data hori ezarri da Donostialdea ESIren barruan ebaluazioa egiteko aukera izateko eta Lurralde Ordezkaritzara helarazi ahal izateko azkenik lehenesten diren memoriak, Lurralde Ordezkaritzak ezarri duen data (2017/07/30) baino lehenago. Onartutako proiektuak 2-3 hilabeteko epean hasteko aukera egongo da, gutxi gorabehera.
  • Ikertzaile Nagusiak sinatuta paperean eraman behar dira proiektuak Biodonostia OIIko Proiektuen Unitatera, Ikertzaile Nagusiaren CVarekin batera. CVan jasoko dira ikertzailearen datuak, hots, kontaktu-datuak, NAN zenbakia eta helbide elektronikoa. ISAF, Eusko Jaurlaritzaren etab. formatuan aurkeztuko da CVa.
  • Ikertzaile Nagusiak ez du ESIko Kudeatzailearen sinadurarik behar.
  • Ikertzaile Nagusien CVak eta memoriak Word formatuan bidali behar dira helbide honetara: proyectos@biodonostia.org

Posta elektronikoaren hutsak saihesteko, Ikertzaile Nagusiak sinatuta eta CV erantsia duen memoria paperean emango da, sinatutako memoria duten proiektu guztiak formatu elektronikoan (Word) jasotzen direla ziurtatzeko, eta fitxategiak jasotzen ez badira, Ikertzaile Nagusiari eskatu ahal izateko.

Ekainaren 6an  OSID.Gerentzia@osakidetza.eus helbidetik deialdiaren informazio guztia jasotzen duen mezu bat helarazi zaie ESIko kide diren guztiei.

Argibide gehiago nahi izanez gero, honako helbidera / telefonora zuzendu arantza.abad@biodonostia.org (943 00 60 03).