Madrilgo Universidad Complutense-ko Medikuntza Fakultateko Ramón Castroviejo Ikerketa Oftalmologikoen Institutua izan da SIREV-VI International Congress of Research in Retina and Vision biltzarraren egoitza ekainaren 29an eta 30ean.

Biltzarra Ramón Castroviejo Ikerketa Oftalmologikoen Institutuak antolatua da, eta helburu du ikusmenaren zientzia bai klinikoetan, bai oinarrizkoetan egiten ari diren ikerketak biltzea, eta herrialdean dauden taldeetan lan egiten duten ikertzaile guztiak hartuko dituen eztabaidagunea izatea.

Biltzarraren barruan, MicroRNA Modulation in Early Stages of Retinal Degeneration in a Mouse Model of Retinitis Pigmentosa ikerlanak —Javier Ruiz Ederra doktorea buru duen Biodonostia OIIko Neuroendekapen Sentsorialeko Taldeko kideek egindakoak— oinarrizko ikerketaren arloko ahozko komunikaziorik hoberenaren saria jaso du aurkeztutako 70 bat lanen artean.

Saritutako ikerlana Ander Anasagasti doktorearen doktorego-tesian oinarrituta dago. Horretan, hobetu egin dira erretinaren zenbait alderdi funtzional eta morfologiko, erretinosi pigmentarioko modelo murino baten gainean, mikroRNAen talde bat modulatu ondoren, azken belaunaldiko bektore biral adeno-asoziatuak erabilita.

Erreferentzia:
MicroRNA Modulation in Early Stages of Retinal Degeneration in a Mouse Model of Retinitis Pigmentosa.
Ruiz-Ederra1, A. Anasagasti1, O. Barandika1, M. Ezquerra-Inchausti1, G. GonzálezAseguinolaza2, P. de la Villa3. 1Inst. Biodonostia, San Sebastián, Spain; 2CIMA, Pamplona, Spain; 3Univ. Alcalá de Henares, Madrid, Spain (Ophthalmic Research DOI: 10.1159/000490556).

btn_pdf  Ikusi, hemen, jasotako saria.