Gaur gure ateak ireki ditugu odola emateko prest egon den guztientzat, Odol Emaileen Elkartekoen laguntzarekin antolatutako jardunaldian.

Ekitaldiak harrera ona izan du Biodonostiako kideen artean. Euren borondatez aurkeztu diren 24 pertsonetatik, horietako askok bere lehen aldian, 17k odola eman dute.

Esperientzia oso positiboki baloratu dute Odol Emaileen Elkartekoek eta beste behin ere gurera etortzea ez dute baztertu.

Mila esker odola eman duzuen guztioi!!!!

Transfusioak denon eskubidea, Odol emateak denon ardura.