Apirilaren 26an egin zen Donostiako Biodonostia OIIren egoitzan Pirinioez Gaindiko Ikerketa Biomedikorako Sarea (Refbio II) proiektuaren partzuergoko bazkideen hirugarren bilera. Gaur egun Pirinioen bi aldeetako 6 eskualdetako 9 erakunde daude bertan (ikerketa-zentroak, ospitaleak, enpresa-klusterrak eta unibertsitate bat).

Refbio sarearen lehenengo fasean helburu gisa ezarri zen ikerketa lehiakorrak sustatzea, osasunaren arloan lankidetza bideratzeko, ikerkuntza-arlo ezberdinetan: neurozientziak, epidemiologia eta osasun publikoa, kardiobaskularra, gaixotasun infekziosoak eta saiakuntza klinikoak, onkologia, hematologia eta terapia zelularra. Refbiok 2.000 profesionaletik gora inplikatzea eta 17 ikerketa-proiektu garatzea lortu zuen.

Bigarren fasean (2016-2018), sarearen asmoa da lankidetza hori sendotzea mugaz gaindiko I+G+b proiektuak bultzatuz, eta, aldi berean, I+G-ko emaitza biomedikoak transferitu eta ustiatzea enpresetara eta klusterretara. Horren harira, asmoa da aberastasun zientifikoa lortzea ikertzaileen mugikortasunaren bitartez, ikerketaren eta prestakuntzaren arloko azpiegituretara sarbidea emanda.

Gaur egun honako 9 erakunde hauek osatzen dute Refbio:

Informazio gehiago: http://www.refbio.eu/es/inicio