Hainbat zentrotako ikerlariekin batera, euren testigantzekin ahotsa jarri zioten esparru zientifikoan egindako lanari.

Biodonostiak EITBren Ur handitan saioan parte hartu zuen, ekainaren 2an, EITBren lehen katean. “Zientziaren ordua” izenburupean, hainbat zentrotako ikertzaileek zientziari buruz duten ikuspegiaz eta bakoitzak bere esparruan egiten duen lanaz hitz egin zuten, baita COVID19k sortutako osasun-krisiaz ere.

Institutuaren aldetik, bertako bi ikertzailek hartu zuten parte, eta aukera paregabea izan zuten gaur egun osasun-arloan eta, zehazki, Biodonostia OIIa egiten ari den ikerketa-lana ezagutarazteko.

Itziar Vergara doktoreak, Institutuko Lehen Mailako Arretako Ikerketa Taldearen arduradunak, besteak beste, adierazi zuen garrantzitsua dela zientzian inbertitzea etorkizunean gerta daitezkeen osasun-krisiei erantzunak aurkitu ahal izateko, eta garrantzitsua izan daitekeela erabakiak hartzera deitutako erakundeetan pentsamendu zientifikoa duen norbait izatea.

Ainhoa Alberro doktoreak, Esklerosi Anizkoitzaren Taldeko doktoratu ondoko ikertzaileak, immunoseneszentzia-lerroan, orain COVID19n zentratutako lana azaldu zuen, hau da, immunitate-sistemaren zahartze-prozesuak pandemia eragin duen koronabirusak eragindako arazoekin loturarik izan dezakeen ulertzen saiatzea. “Gure immunitate-sistema ahulduta badago, gaixotasuna larriagoa izan daitekeela uste dugu”, adierazi du ikertzaileak.

PedroMiguel Etxenike eta Aran Garcia-Lekue (DIPC-Donostia International Physics Center) Javier Aizpurua (CFM-Materialen Fisika Zentroa), Eneko Axpe (NASA eta Stanfordeko Unibertsitatea), Leire Madariaga (Biocruces-Bizkaia OII) eta Izaro Kortazar (BioarabaOII) ere izan ziren saioan.

Itziarren eta Ainhoaren parte-hartzearen bideoak hemen dituzue ikusgai:

Eta interesa baduzue, programa osoa ikus dezakezue hemen:

https://www.eitb.tv/eu/bideoa/ur-handitan-5-denboraldia/6589/173904/zientziaren-ordua/