Nature argitaratzaile-talde ospetsuaren Scientific Reports aldizkarian argitaratu da Biodonostia OIIko Onkologia Zelurrareko lantaldeak eta Donostia Unibertsitate Ospitaleko (Donostialdeko ESI) medikuek egindako ikerketa-lana, eta bertan deskribatzen da SOX1 geneak nola jokatzen duen glioblastoma, pertsonengan ohikoena eta gaiztoena den garuneko tumorea, sortzen eta garatzen.

SOX1 transkripzio-faktore bat da, zelula ama helduen mantenuarekin lotuta dago eta sarritan dago isilarazita minbizian, defentsa-funtzioa egiten duenez tumore-zeluletan. Hau da, tumore ezabatzaile moduan jardun ohi du hainbat minbizi solidotan.

Hala ere, Biodonostia OIIko Onkologia Zelularreko ikerketa-taldeko burua den Ander Matheu doktoreak koordinatutako ikerketa honetan identifikatu da SOX1ek betetzen duen paper garrantzitsua glioblastomaren, pertsonengan ohikoena eta gaiztoena den garuneko tumorearen, progresioan eta errekurrentzian. Ikertzaileek, berez, ohi baino SOX1 maila handiagoak hauteman dituzte pazienteen biziraupen txikoagoarekin lotutako tumore-biopsien multzo batean.

Era berean, identifikatu dute SOX1 maila nabarmen areagotzen dela glioblastomaren sorreraren eta progresioaren erantzulea den tumore-zelula  populazio espezifiko batean. Ikertzaileek glioma-zeluletan SOX1 isilarazten dutenean, hautematen dute hauek galdu egiten dituztela ezaugarri gaizto guztiak, bere burua berritzeko ahalmena eta tumore-jarduera barne direla.  Horregatik, ondorioztatzen dute geneak funtzio onkogenikoa betetzen duela minbizi-mota horretan.

Emaitza horiek agerian uzten dute SOX1ek glioblastomaren progresioan duen funtzio berri eta garrantzizkoa. Eta, gainera, klinika aurreko justifikazio sendoa eskaintzen dute estrategia berritzaileak ikertzeko, genea xede terapeutiko eta estratifikazioko biomarkatzaile moduan erabilita.

Oncogenic activity of SOX1 in glioblastoma lana Biodonostia Institutuko Onkologia Zelularreko ikerketa-taldeko buruan den Ander Matheu doktoreak koordinatutako nazioarteko lankidetza-proiektu bat da, eta honako ikertzaile hauek parte hartu dute bertan: Idoia Garcia, Juncal Aldaregia, Jelena Marjanovic Vicentic, Paula Aldaz, Leire Moreno-Cugnon, Sergio Torres-Bayona, Estefania Carrasco-Garcia, Laura Garros, Larraitz Egaña, Angel Rubio, Steven Pollard, Milena Stevanovic eta Nicolas Sampron.

Ikerketaren emaitzak argitaratzeaz gain, ikertzaileek hipotesi hauek garatzea nahi dute. Horretarako, Berrikuntza+Ikerketa+Osasuna Euskal Fundazioaren (BIOEF) Transferentzia-Bulegoaren laguntzaz, emaitzak patentatu dira. BIOEF jabetza intelektualaren kudeaketaz arduratzen den erakundea da eta Osakidetzan eta bere ikerketa zentroetan lortzen diren I+G+b emaitzen balorizazioan laguntzen du.