Eragilea hainbat infekzio onberarekin (hala nola, erdiko otitisarekin eta sinusitis akutuarekin) eta hainbat infekzio larrirekin (hala nola, bakteriemiarekin, meningitisarekin eta pneumoniarekin) lotzen da.

Osakidetzako Donostialdea ESI – Biodonostia Osasun Ikerketa Institutuko (OII) Arnas Infekzioa eta Mikrobio kontrako Erresistentzia Taldeko ikertzaileek garatu duten testak S. pneumoniaeren 76 serotipo ezberdin identifikatzea ahalbidetzen du bakterio-kultiboetatik ateratako DNA laginetan.

S.pneumoniaek gaixotze eta hilgarritasun tasa handiak ditu; izan ere, mota askotako koadro klinikoen (infekzio onberak, esaterako, erdiko otitisa eta sinusitis akutua, edo infekzio larriak, hala nola, bakteriemia, meningitisa eta pneumonia) eragile nagusienetako bat baita.

Garrantzi handiko aurrerapena da, beraz, S. pneumoniaek eragindako infekzioak arazo larria baitira Osasun Publikoarentzat, bai herrialde industrializatuetan bai gutxiago garatutakoetan.

Biodonostia OIIko Ikerketako Laguntza Unitateari esker lortu da kitaren lizentzia, ITEMAS sareko nodo garrantzitsu bat izanik, eta hau arduratu da proiektua ikerketa-taldean koordinatzeaz eta Donostialdea ESIko Mikrobiologia Zerbitzuko balidazioez, bai eta BIOEFeko (Berrikuntza+Ikerketa+Osasuna Eusko Fundazioa) Ikerketaren Emaitzak Transferitzeko Bulegoaren (OTRI) (Euskadiko berrikuntza-prozesuan laguntzeko egitura eta ITEMASeko nodo garrantzitsua) kudeaketaz ere.

PneumoStrip testari esker, S. pneumoniaeren 76 serotipo hauteman eta identifika daitezke bakterio-kultiboetatik ateratako DNA laginetan. Orain arte, kanpoko kapsularen konposizioagatik bereizten diren 95 pneumokoko tipo (serotipo) desberdin baino gehiago deskribatu dira.  Gaur egun ditugun txertoek serotipo horietako gutxi batzuek (13 edo 23) eragindako gaixotasunak prebenitzen dituzte, Biodonostia OIIko Arnas Infekzioa eta Mikrobio kontrako Erresistentzia taldeko arduraduna eta kitaren lau sortzaileetako bat den Txema Marimónen datuen arabera.

Hona hemen azalpen-bideorako sarbidea: