EATRIS medikuntza traslazionaleko Europako azpiegitura aurkeztu da bertan, abangoardiako teknologiak azkar eta modu pertsonalizatuan errazten dituena eta teknologia horiek pazienteei hurbiltzen dizkiena
Maiatzaren 3an Biodonostia OIIan bildu dira EATRIS España-ko kideak, osasunaren arloan egiaztatuta dauden 15 ikerketa-institutuetako ordezkariekin, horien artean Biodonostia OIIa, zein Osasunaren arloko ikerketan jakintza sortzea du balio erantsia.Ospitale horiek, halaber, ingurune ezin hobea dira jakintza biomedikoa jardun klinikora eramateko eta, hartara, pazientearengana iristeko (eta alderantziz).
Jardunaldian EATRIS medikuntza traslazionaleko Europako azpiegitura aurkeztu dute, abangoardiako teknologiak azkar eta modu pertsonalizatuan errazten dituena eta teknologia horiek pazienteei hurbiltzen dizkiena. EATRIS azpiegituraren Espainiako nodoa bi institutu hauen babespean eta koordinaziopean dago: Carlos III.a Osasun Institutu Nazionala (ISCIII), Espainiak EATRISen duen nahitaezko ordezkari ofiziala den heinean; eta Vall d’Hebron Ikerketa Institutua (VHIR), lider zientifikoa den heinean. Ekimen horrek aukera ematen du azpiegitura zientifiko handiak Europaren mailan erabiltzeko, baita ikerketa-taldeak galdera komun batzuen inguruan lotzeko ere, enpresak (eta haien galderak) ikerketa-taldeengana hurbilduz (galdera horiei erantzuten lagun dezakete).
Ikerketa traslazionalak pazientearen onura du oinarri. Horren adibide bat izango litzateke laborategian egiten den molekula baten azterketa, amaieran —haren progresioan— aztertzen ari den gaixotasunaren tratamendurako sendagai bihurtzen dena.
Mota horretako ikerketen arloko berrikuntzen garapenean, erronka handia izaten da jakitea zer urrats egin behar diren eta, urrats horiek egiteko, zer esperientzia eta teknologia diren egokiak. Hori dela eta, jardunaldi honetan EATRIS azpiegitura ezagutaraziko da, interesa duten institutuek Europako azpiegitura horretan parte hartu ahal izan dezaten eta azpiegitura horren barruan dagoen esperientzia klinikoa, biologikoa era teknologikoa balia dezaten, betiere ikerketa traslazionalaren onurarako.
Alderdi horiek guztiak jorratzeko, ibilbide oparoa eta izen handia duten txostengileak izan dira jardunaldian, hala nola Raquel Yotti doktorea, Carlos III.a Osasun Institutuko (ISCIII) zuzendaria; Antoni Andreu doktorea, EATRIS azpiegiturako zuzendari zientifikoa; Joan Comella doktorea, Vall d’Hebron Ikerketa Institutuko zuzendaria eta EATRIS-Espainia erakundeko koordinatzaile zientifikoa, eta Anton Ussi EATRIS erakundeko eragiketa- eta finantza-zuzendaria.