Biodonostiak Bilbon ekainaren 15ean ospatu den “Radical Salud Euskadi”, Euskadiko Biozientziak-Osasuna aukera gainerakorren jardunaldian parte hartu du. Taller ezberdinetan hartu dute parte osasun sektoreko hainbat eragilek (osasun sistema, ikerketa biomedikoko zentroak eta osasun sektoreko enpresa-sarea), zeinak euren ezagutza sustatu eta partekatuko duten, eta osasun arloko I+G+b inguruko aukerak, erronkak eta irtenbideak identifikatu eta aztertuko dituzten osasun sistema eta enpresen lehiakortasuna hobetze aldera.

Osasun ikerketa eta Berrikuntza zuzendaria den María Aguirreren eskutik inauguratutako jardunaldian osasun sistemako eta berrikuntzako euskal ekosistemako eragile eta enpresetako ehun bat parte-hartzaile bildu dira, horien artean Biodonostia OIIko ordezkaritza zabala, ikerlari eta berrikuntzako teknikoak barne.

Topaketa RIS3 Euskadi Espezializazio adimentsuaren estrategian sartzen da, zeinaren helburua Osasun sektoreko agente desberdinen arteko elkarreragina den. Testuinguru horretan, jardunaldian zehar, Medtech aurkeztu da, gailu medikoak eta osasun teknologiak helburu dituen ekimena, Euskadi mailan gero eta garrantzia handiagoa duen arloa.