Biodonostia OII-ko Zuzendaritzak 2016ko Sendotutako Emaitzak eta 2017ko Aurretiazkoak aurkeztu ditu, Otsailaren 15ean entroko Ekitaldi Aretoan antolatutako ekitaldian.

Julio Arrizabalaga-k, Zentroko Zuzendari Zientifikoak, aldi horretan burututako aurrerapenen azalpena eman du, 2016an Institutuaren lorpen garrantzitsuenetarikoen artean, sasun-ikerketako institutua izaten jarraitzeko Carlos III.a Osasun Institutuaren (ISCIII) ziurtagiria berritzea aipatuaz.

Alaber, laguntza lehiakorreko deialdien bidez lortutako emaitza onez hitz egin du, Institutuak lortutako finantzaketa lehiakorreko record-a lortu dutela esanez. Ekoizpen zientifikoari dagokionez, aldeko bilakaera ere nabarmendu du aurreko urteei begiratuta, bai argitalpen kopuru orokorrean (530) eta baita Batez besteko Eragin Faktorean ere (4,65). Bestetik, Institutoak zortzi CIBER-etan eta bost RETIC-etan parte izaten jarraitzen du, eta beste hainbat Plataformatan. Erakunde ezberdinen arteko Lankidetzarako Akordioak ere izaten jarraitzen du.

Berrikuntza arloan, jarduera zientifiko eta berritzaileko garapena eta ezagueraren transferentzia kontuetan inguruneko agente dinamizatzaile bezala aritzeak, 2016ean Institutuaren lehen spin off-a eratzea ahalbidetu duela aipatu du. Bide batez, aurrera eramandako beste hainbat jarduera ukitu ditu: euskarri tekniko zein egiturazko lanak, kalitatearen ingurukoak edo ta laguntza-ekintzeri lotutakoak. Berrikuntza Kirurgikoko taldea, ere aipatu zuen, kirurgia-profesionalen instututurako sarbide bezala.

Akitakdiari amaiera eman zaio bertaratu zirenei eskerrak emanez eta aipatuz, aldi horretan burututako aurrerapenak, Institutua osatzen duten area guztietako pertsonen inplikazioari esker lortu dela; goi mailako profesional talde bat, puntako ahalmen zientifiko-teknologikoekin batera, Instututuari goi mailan lehiatzeko aukera eman diona.