Eusko Jaurlaritzak Steam Euskadi zigiluarekin onartu du “Emakumeak Zientzian” ekimena Euskadin Steam Hezkuntza sustatzeagatik. Proiektua Steam Euskadi Sarietarako lehen fasera pasa zen, eta horrek Steam Euskadi Zigilua jasotzea ekarri zion, azken faserako hautatu ziren ekimenen artean ez bazegoen ere.

Hala ere, aurkeztutako 133 hautagaitzak ebaluatu dituen Batzorde Teknikoak –Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailak, Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko Centro de Recerca per a l’Educació Científica i Matemàtica (CRECIM) zentroak eta Innobasque Berrikuntzarako Euskal Agentziak osatutakoak–, Steam Euskadi Zigilua ematea erabaki du, “Steam izaera nabarmena duelako eta Euskadi lurralde berritzaileagoa izaten laguntzen duelako”.

“Emakumeak Zientzian” 2020an CIC nanoGUNE, CFM, DIPC, CIC biomaGUNE, Biodonostia OII, Polymat, CEIT, Tecnun eta Elhuyarrek batera sustatutako ekimena da, eta “emakumea eta neskak Zientzialarien Nazioarteko Egunaren” inguruan garatzen da, jardueren programa anitz eta sendo batekin.

Helburua da zientzian diharduten emakumeen lana ikusaraztea, jarduera zientifiko-teknikoak gizonezkoen kontua direlako ustea apurtzea eta neskek zientziako ikasketak hauta ditzaten sustatzea