Charles Lawrie eta Lorea Manterola /Argazkilaria Usoz

Urte amaieran Diario Vasco egunkarian argitaratutako erreportaje batean jaso da Biodonostia Institutuan buruko eta lepoko minbiziari buruzko proiektu baten inguruan egiten ari diren ikerketa-lana. Arduradunak Ikerbasque ikertzailea eta Institutuko Onkologia Arloaren arduraduna den Charles Lawrie eta Institutuko Onkologia Molekularraren Taldeko kidea den Lorea Manterola dira.

Erreportajea egin da Scientific Reports izen handiko aldizkari zientifikoan buruko eta lepoko minbizia goiz detektatzeari buruz argitaratutako azterlan zientifikoan oinarrituta. Azterlana Institutuko Onkologia Molekularraren Taldeak egin du Biodonostian eta laringeko kartzinoma goiz detektatzeko DNA markatzaileei buruzkoa da. Bertan, besteak beste, adierazten da gaiztotu aurreko lesio baten diagnostiko ona izatearen balioa haren mutazioak behatu ahal izateko eta minbizi bihurtuko den ala ez jakiteko, horrek berebiziko garrantzia baitu tratamendua ematean. Era berean, Espainia iparraldeko ospitaleek proiektuan laguntzeko erakutsitako interesa ere jasotzen da bertan.

Elkarrizketa osoa ikusi hemen:

Diario Vasco-ren esteka

Albistearen PDFa