Biodonostia OII-ko Gaixotasun Hepatikoen Taldeko ikertzaileak CIBERehd-eko beste ikertzaile batzuekin batera (ISCIIIren gaixotasun Hepatiko eta Digestiboen arloko CIBER-a), behazuneko minbiziaren (kolangiokarzinoma) diziplina anitzeko alderdiei buruzko nazioarteko adostasun-artikulu baten prestakuntzan parte hartu dute.

Dokumentu honek informazio baliotsua ematen du epidemiologiari, arrisku-faktoreei, sailkapenei, ezaugarri patologikoei, jatorrizko zelulei, aldaketa genetiko eta epigenetikoei, kimiorresistentzia-mekanismoei eta minbizi mota horretarako eskuragarri dauden egungo tratamenduei buruz. Dokumentuan, gainera, oinarrizko ikerketaren eta ikerketa klinikoaren etorkizuneko erronkak adierazten dira.

Artikulu hau ekainaren 30ean argitaratu zen Nature Reviews Gastroenterology & Hepatology aldizkari ospetsuan. Bertan, Jesús Bañales, Pedro Rodrigues eta Matxus. Perugorría (Biodonostia OIIa-Donostialdea ESI) ikertzaileek parte hartu dute, erreferentziazko beste zentro batzuetako ikertzaileekin batera, IBSAL/Univ Salamanca-ko José J.G. Marín eta Rocío IR Macías eta Hospital Clinic-eko Jordi Bruix eta Alejandro Forner. Gainera, European Network for the Study of Cholangiocarcinoma (ENS-CCA) delakoaren babesa du, nazioarteko erreferentzia den kolangiokarzinomari buruzko diziplina anitzeko ikerketa-sarea.

Erreferentziako artikulua::
Cholangiocarcinoma 2020: the next horizon in mechanisms and management.
Banales JM, Marin JJG, Lamarca A, Rodrigues PM, Khan SA, Roberts LR, Cardinale V, Carpino G, Andersen JB, Braconi C, Calvisi DF, Perugorria MJ, Fabris L, Boulter L, Macias RIR, Gaudio E, Alvaro D, Gradilone SA, Strazzabosco M, Marzioni M, Coulouarn C, Fouassier L, Raggi C, Invernizzi P, Mertens JC, Moncsek A, Rizvi S, Heimbach J, Koerkamp BG, Bruix J, Forner A, Bridgewater J, Valle JW, Gores GJ. Nat Rev Gastroenterol Hepatol. 2020 Jun 30. doi: 10.1038/s41575-020-0310-z. PMID: 32606456