oncología

Arloko arduraduna: Charles Lawrie Dk.

Biogipuzkoa OII.

Minbizia da heriotza gehien eragiten duen arrazoi nagusia Espainiako gizonezkoen artean, eta bigarren arrazoia da emakumezkoen artean. 160.000 kasu berri baino gehiago diagnostikatzen dira urtero Espainian bakarrik. 200 minbizi motatik gora ezagutzen dira eta giza gorputzeko edozein organotan, eta 60tik gora dira, ager daitezke.

Hiru pertsonen artetik batek, gutxi gorabehera, minbizia garatuko du bere bizitzako uneren batean. Hala ere, azken urteetan hobekuntza nabarmenak lortu dira minbizia duten gaixoen pronostikoan, eta hobekuntza horiek ikerketa zientifikoan egindako aurrerapenen eskutik eta pazienteei emandako tratamenduek eta arretak ezagututako hobekuntzaren eskutik etorri dira, neurri handi batean.

Onkologiako Ikerketa Arloak minbiziaren ikerketa sustatzen du, eta horretarako, ikerketa biomediko traslazionaleko programa oso bat garatzen da arlotik.

Eremu honetako ikerketak xehetasun handiz aztertzen ditu minbizi translazionalari buruzko ikerlanaren alderdi diferentzialak eta sinergikoak: minbizian esku hartzen duten molekulen eta geneen azterketa (Onkologia Molekularra taldea); tumore-zelulen azterketa (Onkologia Zelularra taldea); eta aurrerapenak minbizia duten pazienteen tratamenduan eta kudeaketan (Bularreko Minbizia taldea).

Onkologia Molekularreko taldearen ikuspegiaren xedea da minbizian esku hartzen duten azido nukleikoen (RNA/DNA) funtzioa eta identitatea ulertzea, eta ezagutza hori baliatzea biomarkatzaile eta xede terapeutiko berriak aurkitzeko (goi-errendimenduko teknologiaren bitartez). Beren interesgune nagusia da RNA ez kodeatzaileek –(nc)RNA– betetzen duten rola aztertzea, mikro-RNAek besteak beste, eta azterlan aitzindari ugari burutu izan dituzte minbizietan ohi kanpo espresatzen diren mikro-RNAen identitateari eta rolari buzuz, eremu honi dagokionez nazioartean gailentzen diren adituak izanik unitate honetan dihardutenak. Beren jardute eremu berezia biopsia likidoa da, hurrengo belaunaldi sekuentziazioaren (NGS) erabilera barnean hartzen duena, biomarkatzaile berriak detektatzeko.

Onkología Zelularra tumore-zelula amaren (CSC) rolean oinarritzen da, minbizia hasi eta mantentzen duen moduan, baita bere rolean ere minbiziaren aurkako medikamentuekiko erresistentzian. Gainera, minbiziaren eta zelula-mailako zahartzearen interakzioa ikertzen dihardute. Garuneko tumoreetan oinarritzen dira bereziki, orokorrean gaiztoak izanik, eta oso pronostiko txarra dutenak.

Bularreko Minbiziaren Taldeak ikerketa kliniko eta translazionaleko proiektuak garatzen ditu, gaixotasun horren tratamendua eta pronostikoa hobetzen laguntzeko. Proiektu translazionalak bularreko minbiziaren progresioa eta egungo terapien aurkako erresistentzia errazten duten mekanismo molekularrak ulertzera bideratuta daude, horrela estrategia terapeutiko eraginkorragoak diseinatu ahal izateko. Taldearen ikerketa klinikoaren zatia GEICAM (Bularreko Minbiziaren Ikerketarako Espainiako Taldea, (www.geicam.org) taldean sartuta dago. Talde horrek presentzia handia du nazioartean, eta eragin handiko saiakuntza klinikoak egiten ditu. Horiek ohiko praktikan aldaketa ekarri dute.