Mithocondria, Health & Longevity

Taldeko liderra:Dr. Ian James Holt

IIS Biodonostia ian.holt@biodonostia.org

Helburu estrategikoak

Mitokondriek energia ekoizten dute mantenugaietatik, eta prozesu horretan ezinbestekoak dira beren DNA Mitokondriala-ren (mtDNA) zirkulo txikiak. mtDNA-ren akatsak neurodegenerazio eta zahartze-prozesu normalarekin lotu izan dira.

Ian James Holt doktorea energia-ekoizpenaren eta giza gaixotasunaren arloko mundu mailako aditua da, eta arreta berezia jarri dio DNAmt-ri. Duela 30 urte, mtDNA-ean mutazioak eragiten zituen lehen gaixotasuna aurkitu zuen berak, eta, ordutik, ekarpen handia egin du mtDNA-ren metabolismoak egoera osasuntsu eta gaixoetan duen paperari buruz.

Ikerketa-talde honen helburu nagusia metabolismo energetiko kaltetuak neurodegenerazioan eta zahartzean dituen ondorioak ulertzea da. Alaber, jakintza hori metabolismo energetikoaren kalte progresiboak gutxitzeko edo galarazteko erabili nahi da, eta, hala, giza osasuna eta bizi-itxaropenak luzatu. Taldearen zeregin garrantzitsua izango da mtDNA-ren metabolismoa ikertzea, eta horrek gorputzari gaixotasun-egoera ezberdinetan eta zahartzen garen heinean, nola eragiten dion ulertzea.

Ikerketa-ildo nagusiak

  • mtDNA-ko kalteen eragina neurtu gizakian, eta, bereziki arreta jarri gaixotasun neurodegeneratiboei eta zahartzeari.
  • mtDNA-ko kalteen izaera progresiboaren azpian dauden faktoreak zehaztu, bereziki mantenugaien eskuragarritasunarena eta erabilerarena.
  • Aurreko puntuko informazioa erabiltzea myDNA molekula mutanteen pilaketak gutxitu, gelditu edo lehengoraziko dituzten estrategiak diseinatu eta garatzeko.
  • Mitokondria eta erretikulu endoplasmatikoaren arteko interakzioen eragina ulertzea energiaren metabolismoan eta mtDNA-ren mantenuan, gaixotasun eta zahartzeari dagokionez.
  • mtDNA-kolesterol ardatza ikertu eta honek zein erlazioa duen gaixotasun neurodegeneratibo eta zahartzearekin.
  • SPG7ren gutxitasunaren oinarri molekularra; motoneuronaren gaixotasunen eta eritasun mitokondrialen arteko muga argiztatzen.
  • ALS gaixotasunaren modelo esperimentala.
  • Molekula txikiak garatzea eta testatzea, haien bidez mtDNA-ren patologikoei aurre egiteko.

Taldekideak

Izena abizenak
Zentroa Emaila
Uxoa Fernandez Pelayo Biodonostia OII uxoa.fernandez@biodonostia.org
Carolin Hoffmann Biodonostia OII carolin.hoffmann@biodonostia.org
Amaia López de Arbina Labandibar Biodonostia OII amaia.lopezdearbina@biodonostia.org
Mikel Muñoz Oreja Biodonostia OII mikel.munoz@biodonostia.org
Marina Villar Fernández Biodonostia OII marina.villar@biodonostia.org

Ekoizpen Zientifikoa

Proiektuak

Proiektuetan

Este grupo no tiene Proiektuetan