Gaixotasun Neuroendekapenezkoak

Taldeko liderra:Javier Ruiz Martínez Dk.

Donostialdea ESI javier.ruizmartinez@osakidetza.eus

Helburu estrategikoak

Gaixotasun neuroendekapenezkoak 60 urtetik gorako biztanleen artean ezintasunak eragiten dituzten iturri nagusietako bat dira, eta kostu handia eragiten dute osasun-sistemetan. Lan-ildo honen helburua da gaixotasun horiek eragiten dituzten faktoreak eta fisiopatologiak ezagutzea, baita gaixotasunaren kontrol sintomatikoa egiten edo gaixotasunaren garapena atzeratzen lagunduko duten eragile terapeutiko posibleak aztertzea ere. Horretarako, ikerketa traslazional bat egiten da, eta horren baitan, ikerketa klinikoak zein oinarrizkoak barne hartzen dira (animali modeloak, in vitro azterketak, azterketa genetikoak, protemikoak eta abar), diziplina anitzeko ikuspegi batetik, eta post mortem garun-irudiak eta histologikoak hartzen dira bai pazienteengan bai animali modeloetan, azterketa molekularretan, genetikoetan eta abar.

Hauek dira helburu nagusiak:

  • Gaixotasun neuroendekapenezkoen karakterizazio klinikoa, neuropsikologikoa, genetikoa eta proteomikoa.
  • Biomarkagailu diagnostikoak eta/edo ebolutiboak bilatzea.
  • Zelulen modeloak eta animali modeloak garatzea.
  • Zelula ama neuralak lortzea berprogramazioaren bitartez.
  • Gaixotasun neuroendekapenezkoen alderdi klinikoen giza fisiopatologia aztertzea, baita animali modeloetan ere.

Ikerketa-ildo nagusiak

  • Parkinson gaixotasuna.
      • Gaixotasunaren forma genetikoen eta mutazioen eramaile diren senideen azterketa.
              • Biomarkagailuen azterketa pazienteengan eta LRRK2 genearen mutazioaren eramaile asintomatikoengan.
              • Familietan forma genetiko berriak identifikatzea.
              • Parkinson gaixotasun genetikoaren historia naturala.
      • Azterketa kognitiboak eta jarrerazkoak (dementzia/narriadura kognitiboa eta bulkaden kontrolaren asaldura).
            • Bulkaden kontrolaren asalduraren karakterizazio fisiopatologikoa.
            • Bulkaden Kontrolaren Asalduraren eragina eta arrisku-faktoreak Espainian.
            • Zentro askoren arteko entsegu klinikoa Espainian, Bulkaden Kontrolaren Asaldurari buruz.
            • Parkinson gaixotasunarekin erlazionatutako narriadura kognitiboaren biomarkagailu goiztiarren azterketa.
      • Diszinesien karakterizazio fisiopatologikoa eta inpultsibitatearen asaldura animali ereduetan.
      • Erraien azterketa histopatologikoa pazienteengan eta Parkinson gaixotasuna duten senideengan.
  • Dardara esentziala.
      • Endofenotipoak bilatzea eta azterketa genomikoa eta garun-irudiarena.
  • Aldi baterako fronte-dementzia eta hainbat dementzia.
    • Progranulinaren genearen eta horrekin erlazionatutako beste gene batzuen karakterizazio klinikoa eta molekularra.
    • Hainbat asaldura molekular aldi baterako fronte-dementzietan.
  • Gaixotasun neuropsikiatrikoak: psikosia eta depresioa.
    • Psikosia: Lotura- eta/edo erlazio-azterketak eskizofrenia edo asaldura bipolarraren diagnostikoa duten familietan.
    • Depresioa: Neurohanturazko markagailuak depresioan eta tratamendua.
      • Proiektu traslazionala, arazo kliniko bat laborategian ebaluatzeko. Faktore prohanturazkoen, antihanturazkoen eta lesio naurogliala eragiten duten faktoreen neurketa ikertu nahi da depresioa duten pazienteen odol periferikoan.
    • Lehen agerpen psikotikoak.
      • Gaixotasunaz jabetzea lehen agerpen psikotikoetan. Azalpen-ereduak eta balio prediktiboa erantzun terapeutikoan.
      • Nikotinaren kontsumoa eskizofrenia berriki agertu zaien pazienteengan. Azalpen-eredu bat automedikazioaren hipotesitik abiatuta, eta gaixotasunaren garapenean duen eragina baloratzea.
    • Funtzio kognitiboak.
      • Tratamendu konbinatuaren (PegInterferón-alfa Ribavirina) eragina C hepatitisaren birusak eragindako hepatitis kronikoa duten pazienteen funtzio kognitiboetan.
    • Metabolomika eskizofrenian biomarkagailuak detektatzeko.

 

Taldekideak

Izen-abizenak
Zentroa Emaila
Marta Alonso Pinedo Donostialdea ESI
Silvia Arostegui Uranga Donostialdea ESI silvia.arosteguiuranga@osakidetza.eus
Myriam Barandiarán Amillano Donostialdea ESI miriamjesus.barandiaranamillano@osakidetza.eus
Alberto Bergareche Yarza Donostialdea ESI alberto.bergarecheyarza@osakidetza.eus
César Caballero Gaudes BCBL c.caballero@bcbl.eu
Manuel Francisco Carreiras Valiña BCBL manuelfrancisco.carreiras@ehu.eus
María de Arriba Sanchez Donostialdea ESI maria.dearribasanchez@osakidetza.eus
Jon Andoni Duñabeitia Landáburu BCBL j.dunabeitia@bcbl.eu
Esther Fernandez Pardavila OSATEK efernandez@osatek.net
Ana Gorostidi Pagola Biodonostia OII ana.gorostidi@biodonostia.org
Maria Begoña Indakoetxea Juanbeltz Donostialdea ESI begona.indacoecheajuanbeltz@osakidetza.eus
Elisabet Mondragón Rezola Donostialdea ESI elisabet.mondragonrezola@osakidetza.eus
Fermín Moreno Izco Donostialdea ESI
Amaia Oregi Viteri Biodonostia OII amaya.oregui@biodonostia.org
Laura Paternain Markinez Biodonostia OII laura.paternain@biodonostia.org
Pedro Manuel Paz Alonso BCBL kepa.pazalonso@bcbl.eu
Imanol Querejeta Ayerdi Donostialdea ESI imanol.querejetaayerdi@osakidetza.eus
Ana Vinagre Aragón Donostialdea ESI ana.vinagre@biodonostia.org
Saioa Yurrita Montesinos Donostialdea ESI saioa.yurritamontesinos@osakidetza.eus

Ekoizpen Zientifikoa

Proiektuak

Proiektuetan

Este grupo no tiene Proiektuetan