Obstetrizia eta Ginekologia

Taldeko liderra:Irene Diez Itza Dk.

Donostialdea ESI irene.diezitza@osakidetza.eus

Helburu estrategikoak

  • Amaren plasman dagoen fetuaren DNA zirkulatzailea ateratzeko protokoloa diseinatzea, teknologia mikrofluidikoa oinarrian hartuta. Gainera, gaur egungo protokolo diagnostikoak teknologia mikrofluidikora egokitu beharko lirateke hainbat kasutan: aneuploidiak, fetuaren sexua, haurtzaroko muskulu-atrofia espinala, fibrosi kistikoa, akondroplasia eta b-talasemia.
  • Teknologia sentsoriko berritzailea garatzea. Horretarako, pH-a eta/edo laktatoa etengabe neurtzen duen gailu berri bat erabiliko da. Txikia eta kostu gutxikoa izango da, erabili ondoren arazorik gabe baztertzeko.
  • Teknologia berrien eta kalotaren odoleko ohiko zehaztapen biokimikoen arteko adostasun-maila ebaluatzea. Teknologia berri honi esker, gaur egun fetuaren bihotz-maiztasuna (FBM) monitorizatzeko erabiltzen diren metodoen prestazioak hobetuko lirateke eta antzemandako beharrei erantzuna emango litzaieke.
  • Gailuaren kudeaketa elektronikoa egokitzea. Energia-kontsumoaren eraginkortasuna aztertzea.
  • Alta goiztiarra hartu duten amaberrien erditze ondoko depresio- eta antsietate-maila, 48-72 ordura hartu ohi den altarekin alderatzea.
  • Alta goiztiarra hartu duten amaberrien konplikazioen eta jaioberrien konplikazioen proportzioa, 48-72 ordura hartu ohi den altarekin alderatzea.
  • Alta goiztiarra hartu duten amaberrien edoskitze mota, amagandiko edoskitzearen iraupena eta arazoak, 48-72 ordura hartu ohi den altarekin alderatzea.
  • Alta goiztiarra hartu duten amaberrien tratamenduarekiko asetasuna, 48-72 ordura hartu ohi den altarekin alderatzea.
  • Alta goiztiarra hartu duten amaberrien kostuak (ospitalekoak eta ospitaletik kanpokoak), 48-72 ordura hartu ohi den altarekin alderatzea eta azterketa bat egitea.
  • Uteroko arteriaren pultsatilitate indizearen (PI) sentsibilitatea eta espezifikotasuna zehaztea erdi gabeko emakumeengan, preklanpsia-arriskua aurreikusteko.
  • Uteroko arteriaren PI mozteko puntu hoberena identifikatzea, preklanpsiaren diagnostiko goiztiarra egiteko.
  • Uteroko arteriako PIk preklanpsiarekin lotutako arazoen agerpenarekin duen erlazioa aztertzea.
  • Amaren ezaugarrien (haurdun geratu aurreko metodo antikontzeptiboa, haurdunaldi mota, batez besteko TA, haurdunaldi aurreko pisua, altuera, GMI erretzailea, irabazi zenbatetsia 32-34 arte) eta probaren balioaren arteko erlazioa aztertzea.
  • Aztertzailearen eta probaren balioaren arteko erlazioa aztertzea.
  • PIren hazkundearen normalkuntza-maiztasuna ebaluatzea lehen edo bigarren hiruhilekoaren eta hirugarrenaren artean, eta normalkuntza horrek preklanpsia-arriskua areagotzea ote dakarren edo bestelako arazorik ote dakarren ebaluatzea (umetoki barneko hazkunde atzeratua –UBHA-, normalean txertatua dagoen plazenta-askatzea -NTPA-, haurdunaldiko hipertentsioa, fetu txikiak dagokien ernaldi-adinerako- TEA- eta erditu aurreko fetuaren heriotza).
  • Prolapso-kirurgiaren emaitza anatomikoak eta funtzionalak ebaluatzea.
  • Prolapso-kirurgiaren ondorengo arazoak ebaluatzea, de novo sintomatologiaren agerpena barne.
  • Prolapso-kirurgiaren berreritzean parte hartzen duten faktoreak aztertzea.
  • Sistoma mekanikoen, gernu-sintomen eta sabel-husteko sintomen prebalentzia ebaluatzea POP kirurgia gomendatu zaien pazienteengan.
  • Sintoma mekanikoen, gernu-sintomen eta sabel-husteko sintomen eta POP mailaren arteko korrelazioa aztertzea.
  • Pelbiseko organoen prolapso-sintomak edukita, kirurgia gomendatu zaien pazienteen gernu-sintomen banaketa aztertzea, kontuan hartuta maiztasuna, mota eta larritasuna, prozedura kirurgikoa aplikatu aurretik.

Kirurgiak POP eta ahalegineko gernu-ihesa (AGI) duten pazienteengan duen inpaktua aztertzea, hasiera batean aplikatu den estrategia kirurgikoaren arabera: POP kirurgia bakarrik versus POP kirurgia AGI kirurgiarekin konbinatuta.

Ikerketa-ildo nagusiak

  • Jaio aurreko diagnostikoa: A New GEnetic LABoratory for non-invasive prenatal diagnosis.
  • pH eta/edo laktatoaren etengabeko monitorizazioa, animali kalotan ezar daitekeen kalota bidez.
  • Erdiondoko Alta Goiztiarra: Amen eta jaioberrien konplikazioen ebaluazioa. Amen erdiondoko antsietatearen eta depresioaren inpaktua.
  • Uteroko arteriaren pultsatilitate-indizea baliozkotzea, lehen aldiz haurdun dauden arrisku gutxiko emakumeen preeklanpsiaren diagnostiko goiztiarrean.
    • Pelbiseko organoen prolapsoa:
      • Prolapsoarekin erlazionatutako sintomatologia ebaluatzea
      • Prolapsoaren berreritzean nahastutako arrisku-faktoreak tratamendu kirurgikoaren ondoren.

Taldekideak

Izen-abizenak     Zentroa Emaila
Miren Arrue Gabilondo Donostialdea ESI miren.arruegabilondo@osakidetza.eus
María Josefa Belar Ortega Donostialdea ESI mariajosefa.belarortega@osakidetza.eus
Mikel Gorostidi Pulgar Donostialdea ESI mikel.gorostidipulgar@osakidetza.eus
Ibón Jaunarena Marin Donostialdea ESI ibon.jaunarenamarin@osakidetza.eus
María Aranzazu Lekuona Artola Donostialdea ESI mariaarantzazu.lekuonaartola@osakidetza.eus

 

Ekoizpen Zientifikoa

Proiektuak

Proiektuetan 3 / 3

Plan de formación de Laparoscopia Ginecológica para el área sanitaria de Gipuzkoa.

Investigador principal: Ibon Jaunarena Marín. Entidad financiadora: Hospital Universitario Donostia. Año inicio: 2014. Año final: 2015.

Validación del índice de pulsatilidad de la arteria uterina en el diagnóstico precoz de Preeclampsia en Primigravidas de bajo riesgo.

Investigador principal: Miren Arrue Gabilondo. Entidad financiadora: ISCIII Instituto de Salud Carlos III. Año inicio: 2014. Año final: 2016.

A new genetic laboratoy for non-invasive prenatal diagnosis.

Investigador principal: Leire Otaolea Santacoloma. Entidad financiadora: Comisión Europea, DG Research. Año inicio: 2012. Año final: 2016.