enfermedades sistémicas

Unitate kudeatzailea:Irene Diez Itza

Donostialdea ESI irene.diezitza@osakidetza.eus

Arlo honen helburu nagusia da Donostia Unibertsitate Ospitaleko profesional guztiak ikerketan nahastea eta gaur egun garatzen diren ildoak ondo zehaztea eta indartzea.

Askotariko ikerketak garatzen dira ikerketa-taldeetan eta bi ataletan bereiz daitezke:

Kirurgia:

Obstetrizia eta Ginekologiaren ikerketa-ildoari dagokionez, jaio aurreko diagnostikoa eta haurdunaldian zein erditzean fetuak, amak eta jaioberriak eduki ditzaketen konplikazioak diagnostikatzeko teknika berrien garapena barne hartzen du ikerketak.

Gaixotasun sistemikoak:

Gaixotasun Kardiobaskularretako Esku Hartze Terapeutikoaren ikerketa-ildoari dagokionez, arritmia kardiakoen tratamendu elektrofisiologikoaren azterketa da garatzen diren ikerketen ardatz nagusia.

Etiologia Hipertentsibo eta balbularreko Gutxiegitasun Kardiakoaren ikerketa-ildoari dagokionez, etiologia hipertentsiboko GKn biomarkagailu berrien iragartzeko balioa aztertzen da. Bestalde, zahartzaroarekin lotutako fibrosiari buruzko ikerketa-ildo berriak jarri dira martxan, batez ere “ageing” deritzon prozesuarekin lotutako endekapenezko balbulopatia aortikoa duten pazienteei begira.

Zahartzearen eta Kronikotasunaren Osasun Zerbitzuen ildoak osasunaren ikerketa integrala sustatzen du, osasun-baldintza eta jarduteko muga kronikoak eragiten dituzten mekanismoak sakonkiago ezagutzeko modu bat baita. Izan ere, esku hartzeko estrategia eraginkorrenak ezarri nahi dira kronikotasunari heltzeko.