Gaixotasun Hepatikoak

Taldeko liderra: Jesús María Bañales Asurmendi Dk.

Biodonostia OII. Ikerbasque Researchs Professor. jesus.banales@bio-gipuzkoa.eus
Jesus Bañales Asurmendi doktorea Biokimikan doktorea da (2006), eta Biodonostia OIIko Gaixotasun Hepatikoen taldeko liderra Ikerbasque Research Professor eta Miguel Servet II Ikertzaile gisa, bai eta CIBERehd – Gaixotasun Hepatikoen eta Digestiboen Sareko Ikerketa Biomedikoko Zentroko kidea ere. Horrez gainera, Bañales doktorea Unibertsitateko irakasle titularra da Nafarroako Unibertsitatean (Iruña), eta Medikuntza/Zientzietako irakasle elkartua da Mayo Clinic erakundean (Rochester, AEB), eta Andinako Unibertsitatean (Bogota, Kolonbia). Guztira 15 doktorego-tesi eta 9 master amaierako lan (MAL) zuzendu ditu, Estatuko eta nazioarteko organismoek (ISCIII, EU H2020, La Caixa, AECC, eta abar) finantzatutako 40 proiektu baino gehiagotako ikertzaile nagusia da eta 5 patenteren asmatzailekidea da (3 lizentziadun).
Bañales doktoreak 180 artikulu zientifiko baino gehiago ditu argitaratuta eragin handiko aldizkarietan, aldizkari zientifikoetako (Nature Reviews Gastroenterology & Hepatol, Journal of Hepatology, Hepatology, Liver Transplantation, Seminars in Liver Disease, Cells) Argitalpen Batzordeko kidea edo editore elkartua da, eta bere karrera zientifikoak Estatuko eta nazioarteko hainbat sari jaso ditu (EASL, UEG, AECC, etab.).

Helburu estrategikoak

Gibela da giza gorputzaren organorik handiena eta organo garrantzitsuenetako bat da maila fisiopatologikoan. Bi zelula epitelial motek osatzen dute: hepatozitoek eta kolangiozitoek. Hepatozitoak gibelaren masaren % 70-80 dira eta funtsezko prozesu fisiologikoetan parte hartzen dute, besteak beste: drogen desintoxikazioan, kolesteloralen eta behazun-gatzen sintesian eta behazun primarioaren sorreran. Kolangiozitoak, bestalde, behazun-hodiak osatzen dituzten zelulak dira eta hepatozitoen hodixketan sortutako behazunaren osaera eta fluxua modulatzen dute. Gibeleko zelulen populazioaren % 3-5 bakarrik dira kolangiozitoak, baina behazun-fluxuaren % 30 arte sortzen dute, alkalinizazioa eta fluidifikazioa induzituz.

Hepatopatia izeneko gaixotasun mota desberdinek zuzenean zein zeharka eragin dezakete gibela. Gaur egun, gaixotasun horiek dira munduko heriotzen bosgarren arrazoia. Hepatopatia garrantzitsuenen artean hauek aipa daitezke: jatorri birikoa dutenak [C hepatitisa (HCV) eta B hepatitisa (HBV)], jatorri alkoholikoa dutenak (ALD), gantz ez-alkoholikoa (NAFLD), genetikoa (polikistosi hepatikoa eta hemokromatosia) eta autoinmunea (hepatitis autoinmunea, behazun-zirrosi primarioa eta kolangitis esklerosante primarioa). Hepatopatia horiek kroniko bihurtzen direnean, zirrosia eta/edo gibeleko minbizia garatzea gerta daiteke. Adibidez: kartzinoma hepatozelularra (HCC) eta/edo kolangiokartzinoma (CCA).

Gure Ikerketa Taldeak egindako apustu garrantzitsuenetako bat, pazienteen beharrak oinarrian dituen ikerketa bultzatzea da. Horretarako, lan egiteko modu berriak eta berritzaileak sustatzen dira bertatik, aipatutako gaixotasunak prebenitzen eta sendatzen lagunduko duten aurrerapen zientifikoak pazienteei ahalik eta modurik eraginkorrenean eta azkarrean helarazteko. Hori da gure helburua eta ikerketa-ildo bat baino gehiago garatzen dugu taldean berau betetzeko.

Ikerketa-ildo nagusiak

  • Fibrosia, Zirrosia eta Hepatokartzinoma: Kalte hepatiko kronikoa fibrosi hepatikoaren mailakako hazkunde batek bereizten duen patologia bat da. Patologia hori garatuz gero, gaixotasunaren fase aurreratuak ager daitezke, hala nola zirrosia, eta azken lekuan gibeleko minbizia edo hepatokartzinoma. Milioika pertsona eragiten ditu gaixotasun honek mundu osoan eta askotariko etiologia du (adib.: dieta gantzatsua, birusak, autoinmunitatea, drogak, alkohola, mutazioak, asaldura epigenetikoak eta abar).
    • Estudio tanto en modelos in vitro como in vivo de los mecanismos moleculares involucrados en la aparición y desarrollo del daño hepático crónico, y la búsqueda de nuevas herramientas terapéuticas para su prevención y/o tratamiento.
    • Estudios clínicos para mejorar el tratamiento de la hepatitis crónica por virus C.
    • Evaluación de diferentes test no invasivos como métodos de diagnóstico y monitorización de la fibrosis hepática (ej. resonancia magnética).
  • Kolangiokartzinoma: Kolangiokartzinomak (CCA) behazun-traktuan sortzen diren tumoreak dira. Gero eta eragin handiagoa dute mundu osoan eta aukera terapeutiko gutxi daude gaixotasuna sendatzeko, diagnostikoa berandu egiten delako eta kimioerresistentzia handia duelako. CCAren etiologia ezezaguna da. Dena den, behazun-hantura kronikoak eta behazun-azidoen maila altuek zerikusi handia dute minbizi mota honen garapenean
    • Tumore mota honen agerpenean eta garapenean inplikatutako mekanismo molekularrak eta kimioerresistentzia altuaren arrazoiak argitzea.
    • Estrategia terapeutiko berriak bilatzea.
  • Hepatopatia alkoholikoa: Espainiako biztanleen % 2-16 inguruk alkohol gehiegi kontsumitzen dutela kalkulatzen da. Alkoholak urtean 12.000 heriotza eragiten ditu Espainian, hau da, guztizko heriotza-tasaren % 4,5. Alkoholismoa garatzeko edo alkohol gehiegi kontsumitzeko aldez aurretiko joera eragiten duten faktore biologikoak, kulturalak, sozialak eta genetikoak deskribatu dira
    • Polimorfismo genetikoak eta alkoholaren gehiegizko kontsumoarekin lotutako ingurumen-faktoreak aztertzea, eragina prebenitzeko.
  •  Esteatosi ez-alkoholikoa: Gibel gantzatsuaren gaixotasuna ere deitzen zaio. Gantz-azidoen metatze intrahepatozitarioa da bere ezaugarri nagusia eta egoera patologiko oldarkorragoak ekar ditzake, hala nola estetohepatitisa eta/edo hepatokartzinoma. Herrialde garatuetan % 3-24 arteko prebalentzia du. Obesitatea eta diabetesa azpimarra daitezke gaixotasunaren garapenari laguntzen dioten faktore gisa.
    • In vitro eta in vivo modeloen bitartez, patologia honen agerpenean eta garapenean nahastutako mekanismo molekularrak zehaztea eta gaixotasuna tratatzeko terapia berriak bilatzea.
    • Metodo ez-inbaditzaile berriak garatzea, pazienteengan gantz intrahepatikoa kuantifikatzeko (adib.: erresonantzia magnetikoa), eta modu horretara, gaixotasunaren diagnostikoa eta monitorizazioa hobetzeko.
  • Gainkarga ferrikoa: Herentziazko hemokromatosia da gainkarga ferrikoaren modalitate ohikoena. Bere diagnostikoa hobetu egin da 1996an Feder et al. adituek HFE genea isolatu eta gaixotasunarekin erlazionatutako mutazioak aurkitu zituztenetik. Dena den, paziente askok dute azterketa genetiko negatiboa eta, ondorioz, diagnostikoa baieztatu egin behar zaie. Horretarako, burdinak gibelean duen kontzentrazioa (BGK) kuantifikatu behar da, eta orain arte, biopsia hepatikoaren bitartez egin izan da.
    • Gainkarga ferrikoaren diagnostikoa egiteko eta bere tratamenduaren monitorizazioa egiteko teknika ez-inbaditzaileak garatzea eta horien balioa ebaluatzea (erresonantzia magnetikoa).
    • Gainkarga ferrikoarekin erlazionatutako gene berrien azterketa.

Taldekideak

Izena-abizenak Zentroa Emaila
Aloña Agirre Lizaso Biogipuzkoa OII alona.agirre@bio-gipuzkoa.eus
Ignacio Aguirre Allende OSI Donostialdea ignacio.aguirreallende@osakidetza.eus
Edurne Almandoz Cortajarena Biogipuzkoa OII edurne.almandoz@bio-gipuzkoa.eus
Jose María Alustiza Echeberria OSATEK jmalustiza@osatek.es
Adolfo Beguiristain Gómez OSI Donostialdea adolfo.beguiristaingomez@osakidetza.eus
Javier Caballero Camino UPV-EHU
Agustin Castiella Eguzkiza OSI Bajo Deba agustin.castiellaeguzkiza@osakidetza.eus
Mª Dolores De Juan Echavarri OSI Donostialdea mdolores.dejuanechavarri@osakidetza.eus
Anne Echebarria Estébanez Biogipuzkoa OII anne.echebarria@bio-gipuzkoa.eus
Lander Gallego Otaegui OSI Donostialdea
Maider Huici Izagirre Biogipuzkoa OII maider.huici@bio-gipuzkoa.eus
Raúl Jiménez Agüero OSI Donostialdea raul.jimenezaguero@osakidetza.eus
Adelaida Lacasta Muñoa OSI Donostialdea adelaida.lacastamunoa@osakidetza.eus
Ainhoa Lapitz Dambolenea Biogipuzkoa OII ainhoa.lapitz@bio-gipuzkoa.eus
Irune Lasa Elosegi Biogipuzkoa OII irune.lasa@bio-gipuzkoa.eus
Enara Markaide García Biogipuzkoa OII enara.markaide@bio-gipuzkoa.eus
Irene Olaizola Rebe Biogipuzkoa OII irene.olaizola@bio-gipuzkoa.eus
Paula Olaizola Rebe Biogipuzkoa OII paula.olaizola@bio-gipuzkoa.eus
Tania Pastor Bonel OSI Donostialdea tania.pastorbonel@osakidetza.eus
Ylenia Perez Castaño OSI Bidasoa ylenia.perezcastano@osakidetza.eus
Maria Jesús Perugorria Montiel UPV-EHU matxus.perugorria@bio-gipuzkoa.eus
Ioana Riaño Fernandez OSI Donostialdea ioana.rianofernandez@osakidetza.eus
Pedro Miguel Rodrigues Biogipuzkoa OII pedro.rodrigues@bio-gipuzkoa.eus
Inmaculada Ruíz Montesinos OSI Donostialdea
María Emma Salvador Pardo OSATEK
Eva Zapata Morcillo OSI Donostialdea

Ekoizpen Zientifikoa