Gaixotasun Kroniko eta Transmitigarrien Epidemiologia

Taldeko liderra:Pilar Amiano Etxezarreta

Osasun Saila – Gipuzkoako Osasun eta menpekotasunak Ordezkaritza
Gipuzkoako Osasun Saila Zuzendariordetza
epicss-san@euskadi.eus

Helburu estrategikoak

  • Gaixotasun kronikoak kontrolatzeko eragin zuzena edukiko duten ezaguera zientifikoak sortzea, gaixotasun kronikoak baitira osasun-galeraren eta Osasun Zerbitzuak erabiltzeko arrazoi nagusiak. Halaber, gaixotasun transmitigarriei buruzko ezaguerak sortu nahi dira, Osasun Administraziotik egiten diren jardueren euskarri izateko.
  • Bikaintasuneko elkarlaneko ikerketa sustatzea talde desberdinen artean, baita ikerlarien artean ere, jardueren nazioartekotzea bultzatzea eta ikerlarien gaitasun zientifikoak hobetzeko estrategiak garatzea.
  • Egindako esku-hartzeen eraginkortasuna ebaluatzea, Osasun Publikoaren zerbitzuen ikuspegitik.
  • Ezaguerak EOSra helarazten laguntzea, osasun-politikak diseinatzeko eta ezartzeko.

Helburu espezifikoak

Epidemiologia-ildoa eta gaixotasun transmitigarrien zaintza:

  • Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) seroprebalentziari buruzko inkesta.
  • Gripearen aurkako txertoaren (cycEVA) eraginkortasuna aztertzea.
  • Tuberkulosia eta gizarte-desberdintasunak Gipuzkoan 2003-2009 aldian.
  • EAEn noizbehinkako Creutzfeldt-Jakob kasuen eragin altua aztertzea.

Epidemiologia-ildoa eta gaixotasun kronikoen kontrola:

  • Osasun-esparruan eta udal-mailan bateratuta garatzeko estrategia, adineko pertsona ahulen artean ariketa fisikoa sustatzeko. Tipi-tapa.
  • BGBK-k eta ASMAk Gipuzkoan duten banaketaren azterketa.
  • Escape (European Study of Cohorts for Air Pollution Effects).
  • Ekitatearen, aldakortasunaren eta emaitzen ebaluazioa zentroen eta autonomia-erkidegoen artean Espainian.
  • Eskualdekako minbizi-profilak lantzea.
  • Gizarte- eta ekonomia-desberdintasunak minbizi-arriskuan.
  • EAEn bularreko minbizia goiz detektatzeko programak osasunera ekarritako onura eta programaren kostua ebaluatzea biztanleen artean.
  • MCC-SPAIN Biztanleriaren kontrola egiteko kasu askoko azterketa; Espainian eragin handia duten tumoreak barne hartzen dira.
  • Kutsatzaileak eta minbizia: esposizio-biomarkagailuak, suszeptibilitate genetikoa eta kalte goiztiarraren markagailuak.
  • Gaixotasun kardiobaskularren epidemiologia. EPIC-Heart eta EPIC-CVD proiektuekin lotutakoak. Alkohol-kontsumoaren, aragi/proteinen kontsumoaren eta arrain/omega-3 kontsumoaren erlazioaren azterketa, EPICen Espainiako kohortean
  • EAEn bizi diren 64 urtetik gorako pertsonen istripuen zaintza, zaintza-sare baten bitartez.
  • Zahartzea eta gaixotasun neuroendekapenezkoak.

Adineko pertsonen sare sozialak: identifikazioa, karakterizazioa eta osasunarekin erlazionatutako bizi-ohiturekiko erlazioa.

Nutrizio-epidemiologiaren ildoa:

  • Alkoholaren kontsumoa eta suszeptibilitate genetikoa: Kasua-kontrola azterketa.
  • EPic-soft-en garapena: dieta ebaluatzeko metodologia.

Ikerketa-ildo nagusiak

  • Epidemiologia eta gaixotasun infekzioso eta transmitigarrien zaintza:
    • Gripea.
    • Etiologia birikoko gaixotasun inmunoprebenigarriak (elgorria, errubeola eta parotiditisa) edo etiologia bakterianoa dutenak (kukutxeztula, gaixotasun neumokozikoa edo meningokozikoa).
    • Agerraldi epidemikoak.
    • Tuberkulosia.
  • Epidemiologia eta gaixotasun kronikoen kontrola:
    • Minbiziaren ingurumen-determinatzaileak eta determinatzaile genetikoak, kardiobaskularrak eta diabetesa.
    • Gizarte-eragin handiko hainbat asaldura kroniko.
    • Elikadura-jokabideak eta osasunaren gaineko eragina.
    • Epidemiologia eta istripuzko lesioen prebentzioa.
    • Arreta-kalitatearen eta bizi-kalitatearen ebaluazioa.
    • Desberdintasunak osasunean gizarte-mailaren, generoaren desberdintasun geografikoen eta inguruko desberdintasunen arabera.
    • Gaixotasun neuroendekapenezkoen epidemiologia. Parkinson gaixotasuna eta Alzheimer gaixotasuna eta hainbat nahasmendu kognitibo.
    • Genetika-ingurumena elkarreragina gaixotasun kronikoetan.
  • Nutrizio-epidemiologia:
    • Dieta eta gaixotasun kronikoak: minbizia, kardiobaskularrak edo diabetesa.
    • Ikerketa dieta ebaluatzeko metodologian: tresna berriak.
    • Dietaren ebaluazioa kasua-kontrola azterketa epidemiologikoetan eta kohorteetan

Taldekideak

Izen-abizenak Zentroa Emaila
Eunate Abilleira Cillero Osasun Saila – Gipuzkoako Osasun Publikorako Zuzendariordetza
Fátima Almagro Mugica Donostialdea ESI mariafatima.almagromugica@osakidetza.eus
Jone Miren Altzibar Arotzena Osasun Saila – Osakidetza jonemiren.altzibararotzena@osakidetza.eus
Miguel Ángel Azpiri Luzar Osasun Saila – Gipuzkoako Osasun Publikorako Zuzendariordetza koor-tolosa@euskadi.eus
Leire Gil Majuelo Osasun Saila – Gipuzkoako Osasun Publikorako Zuzendariordetza l-gil@euskadi.eus
Jose Fernando Goñi Irigoyen Osasun Saila – Gipuzkoako Osasun Publikorako Zuzendariordetza
f-goni@euskadi.eus
Liher Imaz Goienetxea Osasun Saila – Gipuzkoako Osasun Publikorako Zuzendariordetza l-imazgoienetxea@euskadi.eus
Nerea Larrañaga Larrañaga Osasun Saila – Gipuzkoako Osasun Publikorako Zuzendariordetza        n-larranaga@euskadi.eus
Olatz Mokoroa Carollo Osasun Saila – Gipuzkoako Osasun Publikorako Zuzendariordetza o-mokoroa@euskadi.eus
Amaia Úrsula Molinuevo Auzmendi Osasun Saila – Gipuzkoako Osasun Publikorako Zuzendariordetza au-molinuevo@euskadi.eus
Rosa María Sancho Martínez Osasun Saila – Gipuzkoako Osasun Publikorako Zuzendariordetza r-sanchomartinez@euskadi.eus
Cristina Sarasqueta Eizaguirre IIS Biodonostia cristina.sarasquetaeizaguirre@osakidetza.eus
Carmen Urtiaga Martín Osasun Saila – Gipuzkoako Osasun Publikorako Zuzendariordetza koor-zarautz@euskadi.eus
Carmen Zigorraga Arrien Osasun Saila – Gipuzkoako Osasun Publikorako Zuzendariordetza c-zigorraga@euskadi.eus

 

Ekoizpen Zientifikoa

Proiektuak

Proiektuetan

Este grupo no tiene Proiektuetan