Unitate kudeatzailea:Dra. Miren Dorronsoro Iraeta

Osasun Publikoa eta Menpekotasunen Zuzendaria. Eusko Jaurlaritza.

Aipatutako taldeek helburutzat dute, ikerketa propioa garatzeaz eta sustatzeaz gain, beste profesional batzuei aholkularitza eskaintzea, beren proiektuak garatzen laguntzeko.

Arlo honetan garatzen den ikerketa hiru gai desberdin hauetara bideratuta dago, funtsean:

  • Epidemiologia klinikoa eta ebidentzia oinarrian duen medikuntza.
  • Minbiziaren epidemiologia eta gaixotasun kronikoak.
  • Gaixotasun prebalente eta infekziosoen zaintza epidemiologikoa.
  • Nutrizio-epidemiologia.
  • Faktore epidemiologikoak, ingurumenekoak eta ingurukoak haurren garapenean.

Ikerketarekin helburu hauek bete nahi dira:

Ikerketa epidemiologikoa sustatzea, ospitaletan zein erkidegoan; ikerketa traslazionala indartzea, lortzen diren ezaguerak ikerketa klinikoan eta arreta-jardutean erabiltzeko eta lortzen diren aurrerapenen bitartez osasunaren testuinguruko eta banan-banako determinatzaileak aldatzeko; prozesu eta ezaugarri patologikoen agerpenean eta garapenean determinatzaile etiologikoak eta genotipikoak identifikatzea; eta, amaitzeko, osasunaren arloan kalitatezko ikerketaren erreferente bihurtzea.

Hiru ikerketa-taldeek esperientzia handia dute azterketa epidemiologiko konplexuen diseinuan eta horien gauzatzean: entsegu kliniko kontrolatuak, kohorte-azterketak, kasua-kontrola eta populazio-inkestak aipa daitezke, besteak beste.

Arlo honetan garatzen den ikerketa aurrera ateratzeko, ezinbestean bateratu behar dira norberaren esperientzia klinikoa, trebakuntzaldian eta praktika klinikoan bereganatutako gaitasun gisa ulertua, eta ebidentzia kliniko eta biologiko onena, baita inguruko faktoreekiko elkarreraginaren azterketa ere.

Ikerketa kliniko kuantitatiboen edo kualitatiboren eskutik lortuko da banan-banako arazo klinikoen edo erkidegoko arazo klinikoen aurrean erabaki eta gomendio ahalik eta egokienak emateko oinarriak finkatzea. Izan ere, esku-hartze kolektiboko jarraibideak, prebentziozkoak zein tratamenduzkoak, Osasun Publikoaren zereginaren oinarrizko helburua dira.