Azaroaren 26 eta 27an Biodonostira gerturatu zaizkigu Gipuzkoako 24 ikastetxetako bigarren batxilergoko 360 ikasle, Institutuak gauzatzen duen jarduera zientifikoa ezagutzeko asmoz.

Azken urtetan ohi den moduan, bisita hauek Biodonostiako ikerlariek gidatzen dituzte, ikasleek Biodonostian gauzatzen ari diren ikerketa eta berrikuntza proiektuak lehen eskutik ezagutu ditzaten eta aldi berean ikerlarien egunerokotasunaren berri izan dezaten. Helburua da kolektibo gazte honi zientzia hurbiltzea.

Azken finean, ikasketak biomedikuntza arlotik jarraitzeko interesa duten ikasleak, sail honen praktikotasuna ezagutu eta beraien zalantzak argitzeko aukera izatea da bilatzen dena.

Ekimen-mota hau Institutuaren agerikotasun soziala areagotzeko zereginean kokatzen da.

.